Azpiegitura

Pribatutasun politika

AZPIEGITURAK, S.A.M.P. (aurrerantzean, AZPIEGITURAK) sozietateak, datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legeria (2016/679 Europako Erregelamendua, 3/2018 Lege Organikoa eta gainerako garapen-araudia) eta informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuen arloan dagoen araudia (34/2002 Legea) betez, www.azpiegiturak.bizkaia.eus webgunearen bidez egiten diren eragiketa guztiei aplikatzen zaizkien erabilera-baldintza orokorren berri eman nahi dizu.

1. Lege-datuak

AZPIEGITURAK, S.A.M.P. –egoitza soziala: kale Nagusia 25, 48009 Bilbo; IFK: A95616892– www.azpiegiturak.bizkaia.eus azpidomeinuaren titularra da, www.bizkaia.eus domeinuaren barruan. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA da haren titularra, eta behar bezala inskribatuta dago Bilboko Merkataritza Erregistroan.

Tel.: 946073700

Posta elektronikoa: lopd.azpiegiturak@bizkaia.eus

2. Jabetza intelektuala

Webgunearen jabetza intelektualaren eta hango edukien gaineko eskubideak AZPIEGITURAK erakundearen titulartasunekoak dira.

Erabat debekatuta dago orrialde hau aldatzea. AZPIEGITURAK sozietateak ez du bere gain hartzen baimendu gabeko manipulazioen edo aldaketen ondoriozko erantzukizunik. AZPIEGITURAK sozietateak ez du inolako erabiltzeko lizentziarik edo baimenik ematen bere jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen gainean edo webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotutako beste edozein jabetza edo eskubideren gainean.

Debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik edo zati batean erreproduzitzea jatorria aipatu gabe edo horretarako berariazko baimenik eskatu gabe. Web honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabili, eta AZPIEGITURAK sozietatearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan kalteak eragiten badira, dagozkion ekintzak sorraraziko dira, eta, hala badagokio, baita ekintza horien ondoriozko erantzukizunak ere.

 

3. Erabiltzeko baldintzak

Web hau AZPIEGITURAK sozietateak sortu du, informazioa emateko eta doan erabiltzeko.

a) Legezko erabilera

Webgune honen eta bere zerbitzuen erabiltzailea behartuta dago trafikoaren lege eta erabilerekin bat datorren erabilera egitera, eta ez ditu erabiliko, ez webgunea, ez haren zerbitzuak, zilegi ez diren helburu edo ondorioetarako edo hirugarrenen eskubide eta interesen kalterako, edo, edozein modutan, webgunea bera zein zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu, gehiegi kargatu edo hondatu ditzaketen edota webgunearen nahiz haren erabilera normala edo gozamena eragotzi dezaketen helburuetarako. Betebehar hori betetzen ez dutenek AZPIEGITURAKen eta hirugarrenen aurrean erantzungo dute betebeharra ez betetzearen ondorioz sor daitekeen edozein kalte-galeraren aurrean.

b) Akatsen gaineko bermea

AZPIEGITURAK sozietateak ez du bermatzen webguneko sarbidean edo haren edukian akatsik ez dagoenik; argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen badira, erreprodukzio hori informatzeko baino ez da izango, eta, ondorio guztietarako, dagokion aldizkari edo iturri ofizialean argitaratutakoa joko da baliozkotzat.

c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna

AZPIEGITURAK sozietateak beretzat gordetzen du, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe, bere webgunean, konfigurazioan edo aurkezpenean jasotako informazioa aldatu eta eguneratzeko ahalmena.

AZPIEGITURAK sozietateak ez du bermatzen webaren eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraitutasuna. Ahal den neurrian, aldez aurretik ohartaraziko da webgunearen eta zerbitzuen funtzionamendua etengo dela.

AZPIEGITURAK sozietateak ez du inolako erantzukizunik izango edozein motatako kalte-galerengatik, honako arrazoi hauengatik: webgunearen eta zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasunik edo jarraitutasunik ezagatik, erabiltzaileek webari eta zerbitzuei egotzi ahal izan dieten erabilgarritasunaren iruzurragatik, webgunearen eta zerbitzuen faltsutasunagatik, eta, bereziki, baina ez modu esklusiboan, zerbitzu-ematea ahalbidetzen duten web-orrietara sartzean izandako akatsengatik.

4. Webgunean jasotako informazioa erabiltzeagatiko erantzukizuna

Erabiltzailea jakitun da eta borondatez onartzen du webgunea, zerbitzuak eta edukiak bere erantzukizun esklusibopean erabiltzen dituela. Bai webgunera sartzea, bai bertan dagoen informazioa erabiltzea, hori egiten duenaren erantzukizun esklusibokoak dira. AZPIEGITURAK sozietateak ez du erantzukizunik izango informazio hori eskuratzetik edo erabiltzetik erator daitezkeen ondorio edota kalte-galerengatik, ez eta edozein iritzi edota uste adieraziz pertsona nahiz enpresek egindako baieztapenetatik erator daitezkeen ekintzengatik ere. AZPIEGITURAK sozietateak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioaren edo edukien ondoriozko erantzukizunik.

5. Datu Pertsonalen Babesa

AZPIEGITURAK sozietateak erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den legerian ezarritakoarekin bat etorriz; zehazki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako araudi aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta, horretarako, neurri teknikoak hartu ditu. Era berean, emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko beharrezkoak diren antolamendu mailako neurriak ere hartuko ditu, teknologiaren egoera, datuen izaera eta dauden arriskuak kontuan hartuta.

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Egoitza soziala:               AZPIEGITURAK, S.A.M.P.

Helbidea: Kale Nagusia 25, 48009 Bilbo

IFK: A95616892

Posta elektronikoa: lopd.azpiegiturak@bizkaia.eus

DATU PERTSONALEN GAINEKO TRATAMENDUAREN HELBURUA

Tratamendu horien xehetasunak gure gardentasun-atalean kontsulta ditzakezu: Datu pertsonalak tratatzeko jardueren erregistroa

Datu pertsonalak gure enpresarekin zerikusia duten harremanak betetzeko bakarrik erabiliko dira. Datu pertsonalen erabilera, kasu bakoitzaren arabera:

  • AZPIEGITURAK sozietateak pertsonei eta enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuak kudeatzea eta ematea.
  • Langileekiko lan-harremana kudeatzea: administratiboa, arriskuen prebentzioa, prestakuntza, larrialdiak.
  • Bezero eta hornitzaileekiko merkataritza-harremana kudeatzea: administratiboa, kontabilitatekoa eta fiskala.
  • AZPIEGITURAK sozietatearen instalazioetan lan egiten duten kontratetako/enpresetako pertsonekiko harremana kudeatzea: sarbide-kontrola, laneko arriskuen prebentzioa.
  • Instalazioen, ondasunen eta pertsonen segurtasuna kudeatzea, bideo-zaintzaren eta sarbide-kontrolaren kasuan.
  • AZPIEGITURAK sozietatearen jardueren publizitatea egitea (ikus-entzunezko grabazioak eta kontaktuen datuak)
  • Webgune, posta elektroniko eta telefono bidezko kontsultei erantzutea

Eta, edonola ere, datuak jasotzen dituen pertsonaren eta AZPIEGITURAK sozietatearen arteko harremanaren ondoriozko legezko betebeharrak betetzeko.

TRATAMENDUEN LEGITIMAZIOA

AZPIEGITURAK sozietateak eskainitako zerbitzuren bat eskuratzeko edo AZPIEGITURAK sozietatearen jarduera garatzeko datu pertsonalak eman behar badira, datu horien tratamendua artikulu honetako zilegitasun-oinarrietan oinarrituko da. EBko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1 artikulua:

  1. Interesdunak tratamendua onartzen du.
  2. Tratamendua beharrezkoa da kontratu bat gauzatzeko edo kontratu aurreko neurriak aplikatzeko.
  3. Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharren bat betetzeko.
  4. Tratamendua beharrezkoa da interesdunaren bizi-interesak babesteko.
  5. Tratamendua beharrezkoa da botere publikoak egikaritzeko.
  6. Tratamendua beharrezkoa da arduradunaren interes legitimoak asetzeko.

Jarraian, AZPIEGITURAK sozietateak egiten dituen tratamenduetarako lege-oinarriak laburbilduko ditugu:

  • Bezeroak eta hornitzaileak/kontratistak eta azpikontratistak: kontratua burutzea. Lege-betebeharra betetzea.
  • Pertsonen kudeaketa/Giza Baliabideak: kontratua burutzea. Lege-betebeharra betetzea.
  • Beka eta praktiken kudeaketa: kontratua/hitzarmena/akordioa burutzea. Lege-betebeharra betetzea.
  • Lan-poltsaren kudeaketa: kontratu aurreko neurriak betearaztea eta interesdunaren adostasuna.
  • Administrazio Kontseiluaren kudeaketa: lege-betebeharra.
  • Elkartegiak-en kudeaketa: kontratua burutzea. Lege-betebeharra betetzea.
  • Kontaktuen kudeaketa: legezko interesa.
  • Instalazioetako bideo-zaintzaren kudeaketa: interes publikoa.
  • Elkartegiak-eko sarbide-kontrola: interes publikoa.
  • Etxebizitza-esleipendunen kudeaketa: kontratua burutzea. Lege-betebeharra betetzea.
  • Urbanizatzeko aginduak: kontratua burutzea. Lege-betebeharra betetzea.
  • Salmenta osteko erreklamazioak: kontratua burutzea.
  • Lehentasunez erostea eta atzera eskuratzea: kontratua burutzea. Lege-betebeharra betetzea.
  • DAS erakundeak: kontratua burutzea. Lege-betebeharra betetzea.
  • Egoitzetako eta eguneko zentroetako erabiltzaileak: kontratua burutzea. Lege-betebeharra betetzea.
  • Espediente juridikoak: legezko interesa. Lege-betebeharra betetzea.
  • Korrespondentziaren sarrerak eta irteerak: legezko interesa.

LAGAPENAK HIRUGARRENEI ETA BESTE HARTZAILE BATZUEI

Datu pertsonalak tratamenduaren helburua betetzeko beharrezkoa denean bakarrik lagako zaizkie hirugarrenei, interesduna AZPIEGITURAK sozietatearekin lotzen duen harremanari lotutako legezko betebeharrak barne.

Era berean, jakinarazten dizugu badaudela tratamendu-arduradunak (AZPIEGITURAK sozietateari bere jarduera gauzatzeko emandako hornitzaile-zerbitzuak), eta horiekin sinatzen dela datuak hirugarrenen kontura eskuratzeko kontratua, DBEOren 28. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz; izan ere, neurri tekniko eta antolaketa-neurri egokiak aplikatzeko berme nahikoak eskaintzen dira, tratamendua legez ezarritako betekizunen araberakoa izan dadin.

DATUEN NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK

Ez da aurreikusten datuen nazioarteko transferentziarik.

DATUAK GORDETZEA

Oro har, datu pertsonalak titularraren eta AZPIEGITURAK sozietatearen arteko harremanak irauten duen bitartean gordeko dira, eta, edonola ere, harreman horretatik eratorritako legezko betebeharrak betetzeko ezarritako epeetan. Harreman hori amaitzen denean, eta, betiere, datuak ezabatzeko eskatzen bada, AZPIEGITURAK sozietateak dagozkion datu pertsonalak blokeatuta edukiko ditu legeak ezarritako epeetan. Epe horiek igarotakoan, ezabatu egingo dira, indarrean dagoen legeriaren arabera.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA

AZPIEGITURAK sozietatearen pribatutasun-politikak edozein kasutan bermatzen dio interesdunari bere eskubideak erabiltzeko aukera:

  • Datu pertsonaletara irispidea izateko eskubidea, jakiteko zer datu ari diren tratatzen eta zer tratamendu-eragiketa egiten den haiekin.
  • Zuzena ez den edozein datu pertsonal zuzentzeko eskubidea.
  • Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, hori posible denean.
  • Datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, datuen zehaztasuna, legezkotasuna edo tratamenduaren beharra zalantzazkoa denean; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gorde ahal izango ditugu datuak.
  • Datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea, tratamendurako gaitzen gaituen lege-oinarria interes legitimoa denean. AZPIEGITURAK sozietateak datuak tratatzeari utziko dio, interes legitimo sendoa dagoen kasuetan edota erreklamazioak formulatzeko, gauzatzeko edo defendatzeko ez bada.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea, tratamendurako gaitzen gaituen lege-oinarria kontratu-harreman bat edo haren adostasuna denean.
  • AZPIEGITURAK sozietateari emandako baimena ezeztatzeko eskubidea.

Eskubide horiek nola egikaritu:

  • Posta arruntez, honako helbidera: AZPIEGITURAK, S.A.M.P. Kanariar Uharteak 25- 2. solairua, 48015 Bilbo, edota posta elektroniko hau baliatuz:
  • Posta elektronikoa: lopd.azpiegiturak@bizkaia.eus
  •  AZPIEGITURAK sozietateko datuak babesteko ordezkariaren aurrean: Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Ataleko Burutza, zuzenean Bizkaiko Foru Aldundiko Modernizazioko, Gobernu Oneko eta Gardentasuneko Kabineteari atxikita dagoena: dpo@bizkaia.eus

Zure eskubideei behar bezala erantzun ez zaiela uste baduzu, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (www.avpd.eus) eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es) ere egin ahal izango dituzu erreklamazioak.

Zure eskubideak baliatzeko, eskaerarekin batera NANaren edo agiri baliokidearen kopia bat aurkeztu beharko duzu.

Zure datu pertsonalak ematen badizkiguzu, pribatutasun-politika onartzean, erabiltzailea baimena ematen ari da datu horiek hemen ezarritako baldintzen arabera erabil daitezen.

6. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeak arautzen du. Baldintza horiek interpretatzean sor daitekeen edozein eztabaida erabiltzaileak bizilekua duen tokiko auzitegietan ebatziko da.