Etxebizitza baten salmenta. Bilboko Luis Briñas kalea, 3-2.solairua
AZPIEGITURAK, SAMP foru-erakundeak abian jarri du Bilboko Luis Briñas kaleko hirugarren zenbakian dagoen bigarren solairuko kanpoaldeko ezkerreko etxebizitza besterentzeko prozedura.
Objektuaren besterentzea enkante bidez esleituko da.
Enkantearen prezioa HIRUREHUN ETA BAT MILA BOSTEHUN ETA LAUROGEITA HAMASEI EURO ETA LAUROGEITA ZAZPI ZENTIMOKOA da, zergak barne hartu gabe.
Interesa duten guztiek gutun-azal itxian aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak AZPIEGITURAKen bulegoetan (Kanariar Uharteak kalea 21, 2-3, 48015, Bilbo; 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, HOGEITA HAMAR (30) EGUN NATURALEKO epean, plegu hau AZPIEGITURAK SAMPen web orrian (www.azpiegiturak.bizkaia.eus) argitaratzen denetik aurrera.
Informazio gehiago INMOBERRI (Samauri S.L.) higiezinen enpresan, Bilboko Rodríguez Arias kaleko 63. zenbakian.
Salmentarako baldintzen plegua erantsi da.
Esleipenerako baldintzak Plegua 238.54 Kb