Azpiegitura

Bizkaian eremu zuriak identifikatzeari buzuzko kontsulta publikoa

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO "EREMU ZURIAK"   IDENTIFIKATZEARI BURUZKO KONTSULTA PUBLIKOA.
 
AZPIEGITURAK, SAMP Foru Erakundeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) izenean, interesatutako alderdi guztiei (operadoreak, Administrazio Publikoak, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala eta bestelako agenteak) dauden banda zabal ultra-azkarreko sareen estaldurari buruzko azterketa xehatuaren emaitzak, edo datozen hiru urteetan horiek hornitzeko plan sinesgarriak dituztenen emaitzak kontsultatu dizkie. Azterketa horretan, erabiltzaileari eskari goreneko baldintzetan 100 Mbps baino gehiago emango dizkion banda zabaleko estaldurarik ez dagoela zehazten da.


Kontsultaren xedea atariko identifikazio hori sendotzea da, Estatuaren laguntzen araudiaren arabera datozen hamabi hilabeteetan laguntza publikoak eman daitezkeen eremuen behin betiko mapa lortzeko, etxeak eta eragile sozioekonomikoak konektatzeko banda zabal ultra-azkarreko sareen estaldura hedatzeko proiektuak egiteko.

remuen kokapena eta analisia errazteko, shape formatuko geruza geografikoko fitxategi bat ematen da, informazio geoerreferentziatuko edozein sistema (GIS) tratatzeko aukera ematen duena.

 
ERANSKINA: 
 

pdf Bizkaiko lurralde historikoko eremu zuriak identifikatzeari buruko kontsulta publikoa 759,80 Kb

zip Bizkaiko_eremu_hautagarriak_identifikatzeko_kontsulta_publikoari_erantzuteko_eredua_2024 16,01 Kb


xls Atariko eremu hautagarriak 2024 Bizkaia 188.50 Kb

 
 
 Aurkezteko epea 2024ko apirilaren 25an amaituko da.