Azpiegitura

Zalla Elkartegia

Zalla elkartegia 2007.786,81 m2-ko azalerarekin, espazioa bi eraikinen bidez antolatzen da. Enkarterrin enpresa-jarduerak sortzeko eta garatzeko erakundeen konpromisoaren atal garrantzitsua da. Gaur egun, obra hasita eta zimendatze-fasean dago, eta 2025eko lehen hiruhilekoan amaitzea eta martxan jartzea aurreikusita dago, Zallako Longar industrialdean abian jarriko den enpresa-zentro berria gauzatzen den unean. Inbertsioa, guztira, 7,5 milioi eurokoa da.

Zallako Elkartegi berria Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko, Ingurumeneko eta Iraunkortasuneko Sailaren arteko lankidetza-ekimena da, Azpiegiturak eta Sprilur erakundeen bitartez. 7.786,81 m2-ko azalerarekin, espazioa bi eraikinen bidez antolatzen da. 1.800 m2-ko eraikina oinplanoan, enpresen beharretara egokituz multzokatu daitezkeen 6 espaziorekin modulatua; eta startup motako enpresentzako beste bi espaziorekin. Eta oinplanoan 2.500 m2-ko bigarren eraikin bat, taldeka daitezkeen 8 modulu dituena.

Elkartegia Bizkaiko Elkartegien sarean sartuko da, eta horrek abantaila erakargarriak ekarriko dizkie enpresei eta ekintzaileei; izan ere, hileko errentaren % 40 arteko prezioaren gaineko hobariak eskuratu ahal izango dituzte gehienez ere lau urtez. Halaber, garrantzi berezia izango dute leku gehiago behar izateagatik hainbat modulu taldekatzea eska dezaketen industria-proiektuek.

Enkarterrin enpresa-jarduerak sortzea eta garatzea sustatzeko erakundeen konpromisoaren atal garrantzitsua da, eta Enkarterriko 2030 Eskualdeko Plan Estrategikoan, Lehentasunezko Jarduera Eremuak berrabiarazteko Erakunde arteko Planean, onartutako neurrietako bat.

Infografía Zalla