Azpiegitura

Belaunaldien arteko Zentroak Getxon

Residencia intergeneracional getxo 2 200Azpiegitura aitzindari eta berritzailea da eta Europako abangoardian kokatzen du Bizkaia, gizarte-erronka bikoitzari elkarrekin helduz: bizitza-luzera eta gazteen emantzipazioa.

Belaunaldien arteko erantzuna da; izan ere, zentro horretan adin desberdinetako pertsonak biziko dira elkarrekin, elkarri eraginez eta beren bizi-proiektuak komunitateari irekita egongo den espazio komun batean garatuz. 8.854 metro koadro proiektatu dira.

Ekipamendua mistoa da, eta obra-fasea hasita dago. Behin eraisteko, hondeatzeko eta zimenduak jartzeko fasea amaituta, une honetan eraikinaren egitura egiten ari dira. 100 egoitza-plaza izango ditu mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzat, gehienez 20 pertsonako bizikidetza-unitateetan banatuta, eta alokairuko 40 zuzkidura-apartamentu, udalerriko gazteentzat.

Eraikin berria Erromo auzoaren ingurunean integratuko da plaza berri baten bidez, eta guztira bost solairu izango ditu (beheko solairua, lau solairu eta atikoa); eremu bereiziak eta belaunaldien arteko elkarbizitzarako eta elkarrekintzarako erabilera komuneko eremuak, eta espazio zabalak, irisgarriak, patio ingelesa, terrazak eta hiri-baratzeak.

Proiektu hori Getxoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta 16 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa ekarriko du.

Zentro berria Kresaltzu eta Lope de Vega kaleen elkargunean egongo da.





Residencia intergeracional getxo 1 200Getxoko Belaunaldien arteko Zentroak Getxoko gizarte-zerbitzuen arloan antzemandako beharrei erantzungo die, Bizkaiko gizarte-zerbitzuen zorroarekin eta maparekin bat etorriz.

Horrela, mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako 100 egoitza-plaza izango ditu, kolektibo horrentzako egungo eta etorkizuneko egoitza-eskaerari erantzuteko beharrezkoak direnak.

Plaza horiek gehienez 20 laguneko moduluetan banatuta egongo dira. Aurreikusitako 6 bizikidetza-unitateetako bakoitzak (solairu bakoitzeko bat) sukalde propioa, jangela eta egoteko guneak izango ditu.

Logelen % 86 erabilera indibidualekoak izango dira, eta guztiak pertsonalizatuak. Era berean, egoitza-zentro baten berezko zerbitzuak hartuko ditu, hala nola harrera-gunea, atsedenlekuak, jantokiak, errehabilitazio- eta psikomotrizitate-unitateak, ile-apainketako eta podologiako zerbitzuak, ikuztegia; administrazio-eremua, bulegoak, kontsultak, batzargelak, langileen jantziak eta abar dituena.

Nolanahi ere, egoitza-erantzun berri hori mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako (oraingoentzako eta etorkizunekoentzako) etxe baten ahalik eta antzekoena izatea nahi da, aurkezpenean azpimarratu den bezala.

Belaunaldien arteko Zentroak alokairuko 40 zuzkidura-apartamentu ere izango ditu, Getxoko gazteen emantzipazioa errazteko tresna gisa.

Ostatu mota guztiek jangela-egongela-sukaldea espazioa, logela, bainugela eta terraza dute.

Era berean, bi unitate irisgarri erreserbatu dira, eta kasu honetan bi logela dituzte, hurrenez hurren.

Gainerako zerbitzuei dagokienez, besteak beste, ikuztegi komunitarioko gune bat eta haurrentzako orgentzako eta bizikletentzako gela bat proposatzen dira.

Horrez gain, beheko solairuan definitzeke dagoen 283 metro koadroko lokala gordeko da, oztoporik gabekoa eta Getxoko Udalaren jabetzakoa.