Azpiegitura

Zallako Eguneko Zentroa

20240118 092043EtxeTIC ereduko Eguneko Zentroa da eta 40 plaza ditu eguneko zentroko zerbitzuan, eta etxean egoteko laguntza zerbitzutik, 750 etxetara heldu daiteke. Tepeyac auzuneko 11. zenbakiko  beheko solairuan dago, Otxaranerako kalean.

Lokalaren antolaketa geometrikoari dagokionez, espazioaren banaketa bi hormarte nagusitan antolatuta dago: fatxadetakoa eta hondokoa.

Lehenengoan, erabiltzaileei zuzendutako espazio nagusiak daude, eguneko argi naturala aprobetxatzeko. Gune hau espazioak malguak izan daitezen diseinatuta dago, banaketari eta trenkada mugikorren erabilerari esker, era independentean hainbat jarduera garatu ahal izateko, haien artean interferentziarik egon gabe.

Beste hormartean, hondokoan, Eguneko Zentroak funtzionatu ahal izateko zerbitzuak kokatzen dira: sukaldeko ofizioa, bainugela eta komunak, administrazio-gunea, eta langileen aldagelak.