Azpiegitura

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Txori Aurten ere, Azpiegiturak, SAMPetik abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin nahi dugu, euskararen erabilera normalizatzeko konpromisorik sendoena erakutsiz eta erantsitako adierazpen instituzionalean jasotako hitzak geureganatuz.

pdf Manifestua 85,01 Kb 

Teknologia berrien arloko aurrerapenak etengabe gertatzen ari diren urte honetan, adimen artifiziala buru dela, erronka berri bat sortzen da euskararen hedapen digitalerako eragile nagusiak garen euskal hiztunontzat: Zer egin dezakegu euskararen alde?.
Etengabe sortzen ari diren tresna berriek euskal hiztunen komunitatea eta bere ahotsa behar dituzte etorkizuneko lanabesak elikatzeko eta euskaraz funtzionatzen irakasteko. Gure gain hartu behar dugu geure eguneroko jardueran ezinbestekoa den mundu digitalari euskaraz lan egiten irakasteko ardura.
Foru-sozietate honek aipatu helburua lortzeko erakundeek planteatutako ekimenekin bat egiten du.
Eman diezaiogun ahotsa euskarari, mundua euskaraz izendatzen jarraitu ahal dezagun.