Azpiegitura

Trapagarango San Gabriel bizitegi-sektoreko lurrak enkante publiko bidez saltzea eta eskualdatzea

Trapagarango San Gabriel bizitegi-sektoreko lurrak enkante publiko bidez saltzea eta eskualdatzea.

Azpiegiturak, SAMPen jabetzako lursailen salmenta Trapagarango udalerrian, San Gabriel bizitegi-sektorearen barruan (SR_SG_UB01). Sektoreak A-8ko metropoliaren hegoaldeko saihesbidearen hegoaldean eta Ballontiko ardatzean eta Bilbao - Muskiz trenbidearen iparraldean dauden lurrak hartzen ditu.

Higiezinen besterentzea enkante bidez esleituko da.

Lizitazioan parte hartu ahal izango du jarduteko gaitasun osoa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, baldin eta Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legearen 71. artikuluan eta horrekin bat datozenetan zerrendatutako inguruabarrek kontratatzeko debekutzat jotzen ez badute.

Proposamenak aurkezteak esan nahi du lizitatzaileak baldintza-agiriko klausulak baldintzarik gabe onartzen dituela, eta Azpiegiturak erakundearekin kontratatzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela dioen erantzukizunpeko adierazpena egiten duela.

Interesa duten guztiek gutun-azal itxian aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak AZPIEGITURAKen bulegoetan (Kanariar Uharteak kalea 21, 2. solairua, 48015, Bilbo), 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, BERROGEITA HAMAR (50) EGUN naturaleko epean, Azpiegiturak-en kontratatzailearen profilean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita (www.azpiegiturak.bizkaia.eus).


Dokumentazioa ez da onartuko goian adierazitako epea amaitu ondoren jasotzen bada. Epea egun baliogabe batean amaitzen bada, epea hurrengo egun baliodunean eta adierazitako orduan amaitzen dela ulertuko da.

Lizitatzaileak aurreko paragrafoan aipatutako gutun-azala posta ziurtatuz ere bidali ahal izango du, adierazitako onarpen-epearen barruan. Kasu horretan, posta-bulegoan bidalketaren ezarpen-data justifikatuko du, eta Azpiegiturak-i jakinaraziko dio eskaintza posta elektroniko bidez bidali duela azpiegiturak@bizkaia.eus helbidera.

Bi baldintza horiek betetzen ez badira, proposamena ez da onartuko iragarkian adierazitako epea amaitu ondoren jasotzen bada.