Azpiegitura

EICren inaugurazioa Abanto Campus berrian

Foto 200EICk atea irekitzen dio energiaren etorkizunari Euskadiko Parke Teknologikoen Abanto Campus berrian.
Iñigo Urkulluk, lehendakariak, eta Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, campus berriaren inaugurazioan parte hartu dute eta EIC eraikina eman diete Petronor, AMPO, Tubacex, Tubos Reunidos eta Vicinay enpresei, trantsizio energetikoari lotutako teknologia aurreratuetan I+G+b proiektuak garatzeko instalatuko diren lehen enpresei.

Campus berriak 70 milioi euroko inbertsioa behar izan du eta 505.361 m2-ko azalera hartzen du; horietatik 241.622 m2 eraikigarriak dira. Bilboko Portutik, Petronorreko findegitik eta Kantauriko autobiatik (A8) gertu dagoenez, garatzeko eta sinergiak sortzeko aukera apartak eskaintzen ditu.

EIC-Egoitza  eraikinak 18.932 metro karratuko azalera du guztira, campus berriaren egoitza eta EIC dauden bi espaziotan banatuta. Campus berriaren lehen eraikina eta benetako bandera-ontzia da, diseinu modernoa du eta energetikoki autosufizientea da  fatxadan eta estalkian duen instalazio fotovoltaiko berritzaile bati esker.

Informazio gehiago