Azpiegitura

Galdakaoko UE-UR-2 birpartzelazio-proiektuko P2 enkante publiko bidez saldu eta eskualdatzea.

Galdakaoko UE-UR-2 birpartzelazio-proiektuko P2 lurzatian Azpiegiturak-ek duen partaidetza enkante publiko bidez saldu eta eskualdatzea.

Lizitazio honetan parte hartu ahal izango du edozein pertsona fisikok zein juridikok, jarduteko gaitasun osoa duena,  baldin eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen 71. artikuluak eta horrekin bat datozenek kontratatzeko debeku gisa zerrendatzen dituzten zirkunstantzietako batek ere eragiten ez badio.

Proposamenak aurkezteak esan nahi du lizitatzaileak baldintza-agiriko klausulak baldintzarik gabe onartzen dituela eta erantzukizunpeko adierazpena ematen duela Azpiegiturak-ekin kontratatzeko eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituela.


Interesdunak eskaintza gutunazal itxian aurkeztu ahal izango du Azpiegiturak, SAMPek Bilboko Kanariar Uharteak kalea 21, 2-3 solairua (4805) zenbakian dituen bulegoetan, astelehenetik ostiralera  9:00etatik 14:00etara bitartean. Horretarako berrogeita hamar (50) egun naturaleko epea egongo da agiri hau Azpiegiturak-eko webgunean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.


Dokumentazioa ez da onartuko goian azaldutako epea amaitu ostean jasotzen bada.


Arestian adierazitako gutunazala posta ziurtatuz ere helarazi ahal izango da agirian azaldutako onarpen-epearen barruan. Kasu horretan, posta-bulegoan bidalketaren data justifikatuko du, eta Azpiegiturak-i eskaintza bidali dela jakinaraziko dio posta elektronikoz, honako helbide honetara: azpiegiturak@bizkaia.eus.

 

pdf Salmenta Plegua Galdakao Urreta P2 4.68 Mb