Azpiegitura

Bizkaiak 1,57 milioi euro inbertitu ditu Elkartegiak enpresa-zentroen instalazioak berritzeko

ElkartegiakAzpiegiturak foru sozietatearen 2020-2022ko inbertsio-planak Elkartegiak sareko zenbait zentro egokitzeko eta modernizatzeko jarduketak aurreikusten ditu, eta 1.491 pertsonari enplegua ematen dieten 166 enpresa hartzen dituzte.

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak 2020-2022 inbertsio-plana hedatzen jarraitzen du, Azpiegiturak foru sozietateak kudeatzen duen Elkartegiak Enpresa Zentroen sarearen barruan hainbat instalazio berritze aldera.

Planak 1,57 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du obrak egiteko, altzariak berritzeko, hainbat elementu modernizatzeko eta ikus-entzunezko ekipoak erosteko. Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak zehaztu duenez, sarea 20 zentrotara zabaldu da 1985ean lehenengo elkartegiak eraiki zirenetik, eta, hainbestez, beharrezko inbertsioak egin behar dira horiek guztiak eguneratzeko eta azpiegiturak modernizatzeko.
Orain arte, Barakaldo, Boroa eta Santurtziko zentroetan jardun izan da.

2021. urtean, jarduketak Barakaldo, Boroa, Teknologia Parkea, Durango, Gernika eta Getxoko zentroetan egiten ari dira.

Eta 2022. urteari begira, Sondika Elkartegiko 1. eraikinean obrak hastea aurreikusi da.

Irakurri gehiago