Azpiegitura

ZABALLA-TRAPAGA INDUSTRIA-SEKTOREKO lurrak enkante publiko bidez saltzea eta eskualdatzea

Lurrak enkante publiko bidez saltzea eta eskualdatzea ZABALLA-TRAPAGA INDUSTRIA-SEKTOREAREN barruan (SI_ZT_UB01), Trapagarango udalerrian (Bizkaia).
Sektoreak Bombardier European Holding, S.l. enpresaren instalazioaren hegoaldean dauden lursailak hartzen ditu, Alisal errekaren eta Bilbotik Santanderrerako errepidearen artean daudenak.

Lizitazioan parte hartu ahal izango du jarduteko gaitasun osoa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, baldin eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen 71. artikuluan eta horrekin bat datozenetan aipatzen diren inguruabarren eraginpean ez badago, kontratatzeko debeku gisa.

Proposamenak aurkeztuz gero, lizitatzaileak baldintza-agiriko klausulak baldintzarik gabe onartzen dituela ulertuko da, bai eta Azpiegiturekin kontratatzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela dioen erantzukizunpeko adierazpena ere.

Eskaintzak Azpiegiturak zerbitzuaren Erregistro Orokorrean entregatu beharko dira (Kanariar Uharteak kalea 21, 2º-Bilbo), 2021eko abuztuaren 11ko 13: 00ak baino lehen.

pdf Zaballa saltzeko pleguak 2021-06-08 245Kb

zip Zaballa salmentaren eranskinak 2021-06-08 4.14Mb