Azpiegitura

Industrialdeetarako Programa 2021

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak, apirilaren 27ko 51/2021 Foru Dekretuaren bidez, Industrialdeen Programaren 2021. urterako deialdia eta oinarri arautzaileak onartu ditu.

Diruz laguntzeko moduko egitatetzat hartuko dira lehiakortasuna hobetzea, ingurumen-kudeaketa hobetzea edo langileen segurtasuna eta berdintasuna hobetzea dakarten makinak edo ekipamenduak modernizatzeko, hobetzeko edo handitzeko egindako inbertsioak.


 Honako hauek eskatu ahal izango dute diru-laguntza:

a) 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako industrialdeetan kokatuta dauden enpresetan.

b) Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetza duten industrialdeetako enpresetan eta Azpiegiturak SAMPek kudeatutako elkartegietan kokatuta dauden enpresetan.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 28ko 13: 30ean amaituko da.


Dekreturako sarbidea