Azpiegitura

Industrialdeetako Programa 2020

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak, maiatzaren 5eko 28/2020 Foru Dekretuaren bidez, Industrialdeak Programaren 2020rako oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu.


Aipatutako dekretuan, industrialdeetan kokatutako enpresetan instalazioak edo makinak modernizatzeko diru-laguntza jasotzen da, eta 1. artikuluan, honako hauetan diruz lagunduko diren inbertsioak jasotzen dira:

a) 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako industrialdeetan kokatuta dauden enpresetan.

b) Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetza duten industrialdeetako enpresetan eta Azpiegiturak SAMPek kudeatutako elkartegietan kokatuta dauden enpresetan.

Diru-laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte dekretu arautzailearen 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten enpresaburu indibidualek eta nortasun juridiko propioa duten enpresek.

Diruz laguntzeko moduko egitatetzat hartuko dira lehiakortasuna hobetzea, ingurumen-kudeaketa hobetzea edo langileen segurtasuna eta berdintasuna hobetzea dakarten makinak edo ekipamenduak modernizatzeko, hobetzeko edo handitzeko egindako inbertsioak.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 18ko 13:30etan amaituko da.

ELKARTEGIETARAKO SARBIDEA