Azpiegitura

Aldundiak Bizkaia aurrera!

Aldundiak Bizkaia aurrera! Plana onetsi du, Covid-19aren krisiari aurre egiteko hamabi neurri dituena.

Krisia gehien pairatu duten pertsonengan eta sektoreetan finkatuta, planak 95,5 milioi euro emango dizkio lurraldeko ekonomiari zuzeneko inbertsioen eta zerga-pizgarrien artean, eta horrek 672 milioi euroko eragin ekonomikoa ekarriko du.

Foru-plan hau maiatzaren 11n aktibatuko da eta abenduaren 31ra arte egongo da indarrean; foru-sail guztiek egin dute eta oposizio-taldeen proposamen batzuk jasotzen ditu, talde horiek ere parte hartu baitute planaren definizioan.

Guztira 15 milioi euroko mikrokredituak aurreikusten ditu sektore guztietako autonomoentzat eta 2 eta 5 langile arteko enpresa txikientzat, alarma-egoerak itxita egon badira; 5 milioiko enplegu-plan berezi bat, gremioen jarduera sustatzeko Renove Etxea plan bat edo barneko turismo-plan bat, besteak beste.

BIZKAIA AURRERA