Azpiegitura

Aldundiak mendekotasuna duten pertsonak etxean egoten laguntzeko formula aitzindariak entseatzen dit

EtxeTIC ereduak mendetasun-egoeran diren pertsonei eguneko zentro batean ematen zaien arreta (25 plaza) eta etxean dauden eta mendetasun-egoeran diren pertsonen kopuru zabalago bati ematen zaion arreta (751 pertsona) konbinatuko ditu, etxean laguntzeko eta prebenitzeko teknologien bidez monitorizatuta, eta zentrora lantzean behin joanez.


Proiektua abian jartze aldera, berrikuntza-teknologia publikoki erosteko prozesu bati ekingo zaio, merkatuari aldez aurretik kontsulta eginda. Proiektu pilotua 18 hilabetez gauzatzeko, hasieran milioi 1 euroko aurrekontua dago.

Ekimen aitzindari hori Etxaniz zentroan egingo da, Bilboko Marcelino Oreja kalean. Zentro horrek kaleari begi dauden 800 m2 erabilgarri ditu, eta zentroa duela gutxi birgaitu da.

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak azaldu duenez, "harago joan behar dugu, etorkizuneko zentroak eta zerbitzuak sortu behar ditugu. Zainketa arloaren etorkizuna teknologian, etxeetan eta prebentzioan datza. Zentroen eta zerbitzuen belaunaldi berria bultzatuko dugu".

Irakurri gehigo https://web.bizkaia.eus/es/web/area-de-prensa/noticias/-/news/detailView/20714?_News_redirect=%2Fes%2Fweb%2Farea-de-prensa