Industrialdeak modernizatzeko eta egokitzeko inbertsioak inkorporatzen ditu Elkartegien dekretura.
EKONOMI ETA LURRALDE GARAPENA SUSTATZEKO SAILA
Bizkaiko Foru Aldundiak Elkartegiak Programako dekretua zabaldu du industrialdeak hobetzeko inbertsoak sartu ahal izateko eta elkartegintza eta industrialdeen kudeaketa eta hobekuntza planak sustatzeko. Horrela onetsi den dekretuaren barruan diru-laguntzen lau kapitulu sartzen dira.
Elkartegiak Programa.
Elkartegiak 2019 Programaren barruan 80.000
euroko partida dago enpresa zentroetan/elkartegietan moduluen
errentamenduen gastuak laguntzeko. Munta hori izaera mugagabeko
enpresentzat da; enpresa hori sorkuntza berrikoa bada gutxienez
pertsona 1 eduki behar du eta lehendik zegoen enpresa bat bada
gutxienez 2. Diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez hileko/prezioaren % 50
izango da.
Instalazioen edo makineriaren modernizazioa.
Ekitaldi
honetan 100.000 euro destinatu dira lehiakortasuna, ingurumeneko
kudeaketa eta pertsona langileen segurtasuna eta berdintasuna eragingo
duten makineria edo ekipamenduak modernizatzeko, hobetzeko edo
zabaltzeko diru-laguntzak emateko. Erakunde onuradunak Azpiegiturakek
kudeatzen dituen Elkartegietan, Aldundiaren partaidetza duten
industrialdeetan edo beharkizunak betetzen dituzten 10.000 biztanle
baino gutxiagoko udalerrietan kokatuta dauden enpresak izango dira.
Diru-laguntzaren munta gehienez diruz lagun daitekeen inbertsioaren %
25 da.
Industrialdeen kudeaketa planak sustatzea.
Dekretuan
180.000 euroko partida dago elkartegintza, kudeaketa eta hobekuntza
planak egiteko eta inplementatzeko eta Lurraldeko industrialdeen
kudeaketan lankidetza publiko-pribatua sustatzeko. Kasu honetan uste da
erakunde onuradunak direla dekretuan ezartzen diren beharkizunak
betetzen dituzten industrialdeetako pertsona jabeen eta /edo
errentarien taldeak. Diruz lagun daitezkeen gastuak honako hauek dira:
industrialdeen plan integrala egitea; kudeaketa plana egitea; jarduketa
plana egitea; industrialdearen legezko, hirigintzako, ingurumeneko eta
bestelako egoerei buruzko azterlana idaztea; industrialdearen kudeaketa,
kontserbazio eta hobekuntzarako balioko duten jarduera teknikoen arloko
funtzioak egingo dituen erakunde eskatzaileak kontratatuko duen
pertsonalaren gastuak.
Industrialdeak modernizatzeko inbertsioak.
Berrikuntza
moduan dekretuak edizio honetan industrialdearen jarduketa eta
hobekuntza planean ezarri diren modernizaziorako eta egokitzapenerako
inbertsioak egiteko diru-laguntzen kapitulu bat dauka. Zehatzago esanda
dekretuak inbertsio publikoko 700.000 euro erreserbatu ditu
industrialdeko enpresen taldeak eta kokatuta dagoen toki erakundeak
adostu duten jarduketa eta hobekuntza planean ezarrita dauden eta
industrialdearen hobekuntzan eragina izango duten inbertsioetarako.
Diruz
lagun daitezkeen egitateen artean honako hauek daude: titulartasun
publikoko espazioen eta oinarrizko zerbitzuen hobekuntzarako edo
egokitzapenerako inbertsioak; industrialderako balio erantsiko
zerbitzuetako inbertsioak eta eragingarritasun energetikoaren arloko
inbertsioak.
Elkartegietako eta Industrialdeetako Programa 2019 1,39 Mb