Azpiegitura

Euskararen Nazioarteko Eguna.

EuskaraGaur, abenduak 3, duela 69 urtetik hona egin ohi den bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos erakundearen baitan sortutako eta gure herriaren mapa soziokultural eta politikoa osatzen duten bestelako erakundeek bultzatutako ekimen honek oihartzun handiagoa hartu du urteekin, gure lurraldean ez ezik, mugaz bestaldera ere. Euskararen Nazioarteko Eguna munduan zehar sakabanatutako Euskal Etxeekiko anaitze-eguna da.

Azpiegiturak, SAMPen uste dugu kultur aniztasun eta identitate ugari eta konplexuen aro honetan gure Herriak dituen altxorren artean, unibertsaltasunari eskain diezaiokeen oparirik baliozkoena gure hizkuntza dela. Antzinako hizkuntza, baina hala ere hizkuntza bizia. Denon hizkuntza denontzat. Horregatik guztiagatik gure erakundeak ekimen honekin bat egiten du eta Euskararen Nazioarteko Egun zoriontsua opa dizue.

pdf EUSKARA ALDIA 609,32 Kb