Azpiegitura

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Ez naiz zurea100Aurten ere, urtero bezala, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Sozietate honen nahirik behinena “ospakizun” hori anakronismo zentzugabe eta iraganeko amesgaizto bihurtzea bada ere, errealitateak, bere aurpegirik krudelena erakutsiz, hori lortzeak luze joko duela aditzera ematen digu. Emakundek emakumeen aurkako indarkeriari buruzko 2017ko datu estatistikoen gainean egindako txostenean ondorioztatutako datuetan, indarkeria jaso duten emakumeen kopurua Bizkaian 140 igo dela ikus daiteke, hots, 2016an baino %7,25 gehiago. Hasiera batean erdiragarri dirudien datu horrek, funtsean islatzen duena zera da: gero eta emakume gehiagok hartzen duela pairatzen ari den indarkeria salatzeko erabakia.


Azpiegiturak, SAMP gizarte gaitz honen aurka dago erabat eta Bizkaiko Foru Aldundiak egun honen oroigarri antolatu dituen ekimen guztiekin bat egiten du.
.