Azpiegitura

Enkante publiko bidez, Zierbenako San Mames Mendebaldeko 6 partzela saldu eta eskualdatzea

Azpiegiturak, S.A.M.P.ek 6 partzela jarriko ditu salgai, enkate publiko bidez. Adierazitako partzelak Zierbenako udal mugarteko San Mames Mendebaldeko SAPU eremuko birpartzelazio proiektuaren ondorioz eratu dira.

Kontratatzeko gaitasuna duten pertsona fisiko eta/edo juridiko guztiek parte hartu ahal izango dute, Kode Zibilean jasotako arauekin bat etorriz, kontratu mota orotarako eta, bereziki, salerosketa kontratuetarako gaitasun orokorrari dagokionez. 

Eskaintzak aurkezteko, 21 egun naturaleko epea egongo da, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, eta eskariak Azpiegiturak sozietatearen erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, Kanariar Uharteen kaleko 21. zenbakiko 2. solairuan (Bilbo), 08:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.