Azpiegitura

BIZIPOZ NERBIOI Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zentroa ireki du Aldundiak

Bizipoz Bizkaiko Foru Aldundiak oro har adinekoentzat izango den autonomia pertsonala sustatzeko lehen zentroa ireki du Etxebarrin: Bizipoz Nerbioi zentroa. Laguntza-sarean aitzindaria den foru baliabide bat da, eragin nagusia mendekotasunaren prebentzioan (dagoeneko mendetasun-egoeran daudenei laguntzeaz gain) jartzen duen arreta-formula berri bat abiarazten duelako. Azken batean, gure lurraldeko etorkizuneko errealitate sozial eta demografiko berriari erantzuten dion baliabide bat.