Azpiegitura

GERNIKAN (BIZKAIA) ELKARTEGI BAT ERAIKITZEKO OBRAREN BURUTZAPENA (GERNIKA ELKARTEGIA).

2017ko maiatzaren 24an, 12:00etan “GERNIKAN (BIZKAIA) ELKARTEGI BAT ERAIKITZEKO OBRAREN BURUTZAPENA (GERNIKA ELKARTEGIA)” lizitaziorako eskaintzak aurkezteko epea amaitu da.

Administrazioko Baldintzen Pleguaren edukian jasotakoaren arabera, hona hemen Kontratazio Batzordeak (A) gutun-azalaren edukian antzemandako akats zuzengarriak, erreferentzia-atala 8.2. A gutun-azala: Dokumentazio Orokorra:

1.- “Lizitatzaile guztiek kalitatea eta  ingurumenaren kudeaketa, hala nola laneko arriskuen prebentzioa bermatzen dituzten arauak  bete izaneko justifikazio dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Hots, erakunde parte-hartzaileek dagozkien ziurtagiriak (ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS 18001 izenekin ezagutzen direnak) aurkeztu beharko dituzte prozedura honetan parte hartu ahal izateko eta hori SPKLTBaren 82. artikuluan ezarritakoaren arabera eska daitekeen dokumentazio eta informazio osagarria alde batera utziz.”
Dokumentazio hori hurrengo enpresek aurkeztu behar dute:

1.    PUENTES Y CALZADAS INFRAESTRUCTURAS, S.L. ( SOLAMENTE EL CERTIFICADO UNE-EN ISO 14001 VIGENTE)
2.    CONSTRUCCIONES Y PROMOCIONES BALZOLA, S.A.U.


2.- Lizitazio honetara aurkeztu ahal izateko sailkapena hurrengo hau da:

C taldea, 2 eta 3 azpitaldea, D kategoria
C taldea, 4, 6, 7 eta 9 azpitaldeak, C kategoria
I taldea, 5 eta 6 azpitaldea, C kategoria

Dokumentazio hori hurrengo enpresak aurkeztu behar du Talde, Azpitalde eta Kategoriari dagokionez:

1.    Exbasa Obras y Servicios, S.L. Grupo I, Subgrupo 5, Categoría C


Erreferentziako lizitazioaren Administrazio Baldintza Berezien Pleguan jasotakoaren arabera eta horren inguruan egingo den beste edozein komunikazio (ahozkoa, telematikoa, etab.) kontuan hartu barik, lizitatzaileek hiru lanegun izango dituzte antzemandako akatsak konpontzeko, hots, 2017ko ekainaren 1eko 12:00ak arte. Kontratazio Batzordeak antzemandako akats edota huts egiteak horretarako adierazitako epean EZ konpontzeak lizitazio prozeduratik kanpo geratzea eragingo du.