Elkartegiak eta Industrialdeak Egitamua 2017. Alokairua diruz laguntzea
Alokairuaren diru-laguntza eskatzeko epea ireki da Azpiegiturak, SAUrekin Elkartegiak Egitamuaren bitartez 2012-10-31tik aurrera errentamendu kontraturen bat sinatu dutenentzat eta dekretu arauemailean ezarritako betekizunak betetzen dituztenentzat.
Diru-laguntzak emateko prozedura lehia askea izango da, eta eskabideak aurkeztu diren hurrenkera berean izapidetuko dira.
Diru-laguntzaren
zenbatekoa sinatutako errentamendu kontratuan jasotako hileko
prezioaren %50era artekoa izango da, komunitate-gastuak eta BEZ
sartzeke.
Eskabideak aurkezteko epea 2017ko irailaren 29an, 13:30ean, amaituko da.