Azpiegitura

“GERNIKAN (BIZKAIA) ELKARTEGI BAT ERAIKITZEKO DAGOKION “PILOTEAK TINKATZEA”, “GERNIKA ELKARTEGIA".

2017ko martxoaren 20an, 12:00etan “GERNIKAN (BIZKAIA) ELKARTEGI BAT ERAIKITZEKO OBRAREN BURUTZAPENARI DAGOKION “PILOTEAK TINKATZEA”. “GERNIKA ELKARTEGIA” lizitaziorako eskaintzak aurkezteko epea amaitu da.

Administrazioko Baldintzen Pleguaren edukian jasotakoaren arabera, hona hemen Kontratazio Batzordeak (A) gutun-azalaren edukian antzemandako akats zuzengarriak, erreferentzia-atala 8.2. A gutun-azala: Dokumentazio Orokorra:

1.- “Lizitatzaile guztiek kalitatea eta  ingurumenaren kudeaketa, hala nola laneko arriskuen prebentzioa bermatzen dituzten arauak  bete izaneko justifikazio dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Hots, erakunde parte-hartzaileek dagozkien ziurtagiriak (ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS 18001 izenekin ezagutzen direnak) aurkeztu beharko dituzte prozedura honetan parte hartu ahal izateko eta hori SPKLTBaren 82. artikuluan ezarritakoaren arabera eska daitekeen dokumentazio eta informazio osagarria alde batera utziz.”

Aldi Baterako Enpresen Elkarteen kasuan, ABEEa osatzen duten enpresa horietako bakoitzean partizipazio kopururik altuena, gutxienez %60koa, duen parte-hartzaileak izan beharko ditu ahapaldi honetan zehazten diren ziurtagiriak.

Dokumentazio hori hurrengo enpresek aurkeztu behar dute: 
- Construcciones Moyua, S.L.
- Inbisa Construccion –BYCO, S.A.
- TERRATEST Cimentaciones, S.L.
- Cimentaciones Abando, S.A.
- Exbasa Obras y Servicios, S.L.

2.- “Jakinarazpenetarako lizitatzaile guztiek, salbuespenik gabe, VIII ERANSKIN ZENBAKIA izenburuko ziurtagiria aurkeztu beharko dute.”

Dokumentazio hori hurrengo enpresak aurkeztu behar du:
- Exbasa Obras y Servicios, S.L.

Erreferentziako lizitazioaren Administrazio Baldintza Berezien Pleguan jasotakoaren arabera eta horren inguruan egingo den beste edozein komunikazio (ahozkoa, telematikoa, etab.) kontuan hartu barik, lizitatzaileek hiru lanegun izango dituzte antzemandako akatsak konpontzeko, hots, 2017ko martxoaren 28ko 12:00ak arte. Kontratazio Batzordeak antzemandako akats edota huts egiteak horretarako adierazitako epean EZ konpontzeak lizitazio prozeduratik kanpo geratzea eragingo du.