Azpiegitura

Azpiegiturak SAUren Elkartegietarako, Egoitza Nagusirako eta beste eraikin batzuetarako garbiketa

Akatsa antzeman da Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 183. zenbakian, 2016ko irailaren 23koan, 18351 orrialde zenbakian, honakoa kontratatzeko prozeduraren argitalpenari dagokionez: “Azpiegiturak SAU Foru Sozietate Publikoaren Elkartegietarako, Egoitza Nagusirako eta beste eraikin batzuetarako garbiketa-zerbitzua kontratatzea".

Beraz, honakoa dioen lekuan:
Egiteko epea:

Bi (2) urte. Urtebeteko (1) alditan luzagarria, gehienez ere 4 urte arte, zerbitzuaren hasieratik.


Prezioen berrikuspena
Ez dauka, beraz, ulertzen da kontratua kontratistaren arrisku eta ardurapean adostuko dela. Ondorioz, adjudikazio-hartzaileak berariaz uko egingo dio, inolako erreserbarik gabe, lehenengo bi urteetan prezioak berrikusteari.
Ondorioz, kontratistak berariaz uko egingo dio, inolako erreserbarik gabe, arlo horretarako edozein asmori.


2. urtetik aurrera eta gainerako urterokoetarako, kontratua gehienez ere lau urterako luzatuko balitz, prezioa berrikusi ahal izango da eta berrikuspen horretan aplikatzen den portzentaje-igoera ez da indize hauetako txikiena baino handiagoa izango: 1) berrikuspena egiten den urteari dagokion Sektoreko Hitzarmen Kolektiboan onartutako portzentaje-igoera edo 2) berrikuspena egiten den urtearen aurreko urtean Estatistika Institutu Nazionalak egindako Kontsumo Prezioen Indizeak izandako aldaketaren %85a.

Honakoa esan beharko du:

Egiteko epea:

Urtebete (1). Urtebeteko (1) epealditan luzatu daiteke, gehienez 2 urtera arte, zerbitzua hasten denetik.
Prezioen berrikuspena
Ez dauka, beraz, ulertzen da kontratua kontratistaren arrisku eta ardurapean adostuko dela. Ondorioz, adjudikazio-hartzaileak berariaz uko egingo dio, inolako erreserbarik gabe, lehenengo urtean prezioak berrikusteari.
Ondorioz, kontratistak berariaz uko egingo dio, inolako erreserbarik gabe, arlo horretarako edozein asmori.

1. urtetik aurrera eta kontratua gehienez ere beste urtebeterako (1) luzatuko balitz, prezioa berrikusi ahal izango da eta berrikuspen horretan aplikatzen den portzentaje-igoera ez da indize hauetako txikiena baino handiagoa izango: 1) berrikuspena egiten den urteari dagokion Sektoreko Hitzarmen Kolektiboan onartutako portzentaje-igoera edo 2) berrikuspena egiten den urtearen aurreko urtean Estatistika institutu Nazionalak egindako Kontsumo Prezioen Indizeak izandako aldaketaren %85a.