Azpiegitura

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Noviolencia15Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gure nahirik behinena ospakizun hau anakronismo zentzugabe bihurtzea den arren eta gizartearen zatirik handienak indarkeria-mota hau desagertzea eskatzen badu ere, tamalez, egiteko honetan arrakasta lortzeak luze joko du.
Egunero izaten dugu euren bikotekide edota senarrengandik indarkeria jasotzen duten emakume gehiagoren berri. Indarkeria fisikoa zein psikologikoa, azken urteotan gure gizarteko alderdirik gazte eta babesgabean grinatu egin dena, EMAKUNDEtik jasotako datuen arabera. Datuok adierazten dutenez Euskadin 2014an zehar indarkeria jaso izan duten 30 urtetik beherako emakumeen zenbatekoa indarkeria jaso dutenen %34 baino altuagoa da.
Azpiegiturak, S.A.U. gizarte gaitz honen aurka dago erabat eta Bizkaiko Foru Aldundiak egun honen oroigarri antolatu dituen ekimen guztiekin bat egiten dugu.