Azpiegitura

Kudeaketa Aurreratuari buruzko XXI. Aste Europarra 2015.

Imagen 2015 100Urtero bezala, aurten ere urriaren 26an Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea hasiko da eta azaroaren 6ra arte luzatuko da. Azpiegiturak, S.A.U.k, aurreko saioetan bezala, azaroaren 6an Jardunaldi bat antolatu du Barakaldo Elkartegian. “I+G+Brako Hobariak” lelopean kudeaketa aurreratuari buruzko praktika on eta esperientzien elkar trukatzea erraztuko duten topagunea sortzen ahaleginduko gara.

Jardunaldiaren hasiera eta amaieran Imanol Pradales, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatua eta Itziar Garamendi, Azpiegiturak, S.A.U.ren zuzendari kudeatzailea egongo dira.

Hizlariak Luz Enparanza, AENOReko Euskadiko Ordezkaritzako zuzendaria eta Josean Calvo, Acorde Consultingeko zuzendari nagusia izango dira. Esperientzia praktikorako Ona Electroerosión, S.A.ko Itziar Izquierdo izango dugu.

pdf Jardunaldiaren Egitaraua 2015 605,41 Kb

Izen-Ematea