Azpiegitura

Ekintzailetza Bakio Elkartegian


Bakio Elkartegiko “Txakolingune Eraikinean” erabilera anitzeko gunea gaituko da, enpresa-proiektuak abian jartzen lagunduko duen tresna gisa erabiliko dena, bai eta ekintzailetza, berrikuntza, sorkuntzaren bideratzea eta enpresa berrien sorkuntza sustatu. Enpresok, oro har, Bizkaiko Lurralde Historikoaren dinamizazio ekonomikoa garatzen lagunduko dute eta, bereziki, Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz eta Maruri-Jatabe udalerrietan bizi diren interesdunentzat, bai eta Eskualdean zein Lurralde Historikoko edozein udalerritan bizi direnentzat.

Azpiegitura berri hori oinarrizko instalazioak dituen lokala erabili behar duten pertsona fisikoentzat zuzenduta dago. Gehienez ere 6 hilabeteko epea (luzagarria) daukate bertan egoteko haien enpresa ideia landu eta garatzeko.