Azpiegitura

Etxebarrin (Bizkaia) autonomia pertsonaleko sustapen zentroa altzariz hornitzeko

“ETXEBARRIN (BIZKAIA) AUTONOMIA PERTSONALEKO SUSTAPEN ZENTROA ALTZARIZ HORNITZEKO” lizitaziorako eskaintzak aurkezteko epea 2015eko martxoaren 30ean amaitu egin da.

Administrazioko Baldintzen Pleguaren edukian jasotakoaren arabera, hona hemen Kontratazio Batzordeak (A) gutun-azalaren edukian antzemandako akats zuzengarriak, erreferentzia-atala 8.2. A gutun-azala: Dokumentazio Orokorra:

• MONTTE, S.L.
o ENPRESA TALDEARI BURUZKO AITORPEN EREDUA DEN VII. ERANSKINA aurkez dezala.

Erreferentziako lizitazioaren Administrazio Baldintza Berezien Pleguan jasotakoaren arabera eta horren inguruan egingo den beste edozein komunikazio (ahozkoa, telematikoa, etab.) kontuan hartu barik, lizitatzaileek hiru lanegun izango dituzte antzemandako akatsak konpontzeko, hots, 2015eko apirilaren 8ko 14:00ak arte. Kontratazio Batzordeak antzemandako akats edota huts egiteak horretarako adierazitako epean ez konpontzeak lizitazio prozeduratik kanpo geratzea eragingo du.