Azpiegitura

Aldundiak aurten 13 milioi euro erabiliko ditu enpresak sortzeko

Aldundiak aurten 13 milioi euro erabiliko ditu enpresak sortzeko.Unai Rementeria

• 2015.erako "Enpresa Berriak Sustatzeko Plana" bost ataletan banatuko da: enpresa berritzaile berrien sustapena (9.760.000 euro), "Bizkaia Sortzailea" (1.193.000 euro), Ekintzailetza eta Gizarte-Berrikuntza programa (800.000 euro), "Bizkaia Digitala: Internet Industriala" (600.000 euro) eta eskualdeen eta merkataritzaren berraktibazioa (650.000 euro).

• Zuzeneko laguntzak enpresa proiektu berrien garapenerako dira eta gaur hasita eska daitezke lehen deialdian eta ekainetik aurrera bigarren deialdian; gainerako laguntzen kasuan epeak otsailean eta apirilean hasiko dira.

• Legegintzaldi honetan 989 enpresa izan dira plan honetan ezarri diren ekimen hauen onuradunak. Planak 4.800 lanpostu inguru sortzen eta mantentzen lagundu du 2012. urtetik egunera.

"Enpresa Berriak Sustatzeko Plana 2012-2015" deritzonak 13 milioi euro baino zerbait gehiagoko aurrekontua izango du aurten, gaurkoa bezalako testuinguru baten Foru Erakundeak sendotze ekonomikorako derrigorrezkoa den jarduera sortzearen ildotik jarraitu nahi duelako.

Planak jarduteko bost esparru ditu: enpresa berritzaile berrien sustapena, "Bizkaia Sortzailea", Ekintzailetza eta Gizarte-Berrikuntza Programa, "Bizkaia Digitala: Internet Industriala" eta eskualdeen eta merkataritzaren berraktibazioa.

Lehenbiziko arlo horrek jasoko du aurrekontuaren zatirik handiena, 9.760.000 euro, batez ere proiektu berritzaileak abian jartzeko zuzeneko laguntzetan (2,3 milioi euro) eta enpresa aholkularitzan (4,1 milioi euro). Enpresa berritzaile berrien sustapenaren barruan hirugarren partidarik garrantzitsuena Seed Capital Bizkaiari kapitala ematea izango da foru sozietate honek kudeatzen dituen hazteko kapitalen funtsetan ezarritako beharkizunak betetzen dituzten proiektuei finantzaketa zuzkitzeko.
Bizkaia Sortzailea programak aurten 1.193.000 euroko zuzkidura edukiko du; munta horretatik 700.000 euro zuzeneko laguntzetan banatuko dira industria sortzaileei lotuta dauden enpresak abian jartzearen ondoreetarako. Gainerakoa sektorea dinamizatzeko jardueretarako da.

Ekintzailetza eta Gizarte-Berrikuntza programarako ezarri den aurrekontuko partida 800.000 eurokoa da aurten. Zenbateko hori osorik izango da sektore honetako enpresa ekimenetarako ematen diren zuzeneko laguntzetarako.

Beste 600.000 euro Bizkaia Digitala: Internet Industriala egitaraua garatzeko erabiliko dira. Programa honen helburua Bizkaiko enpresen gauzen Internet deritzona Bizkaiko enpresen prozesu, produktu edo zerbitzuetan ezartzen laguntzea eta dinamizatzea da.

Enpresa Berriak Sustatzeko Planaren aurrekontua osatzeko eskualdeetako eta merkataritza berriz aktibatzeko jarduketak finantzatzeko partida dago, aurten 650.000 eurokoa dena.

2015. urtean laguntzak emateko epeak.

Proiektu berritzaileak garatzeko laguntzak enpresa proiektu berria garatzeko gastuen % 70era artekoak dira, eta % 90era artekoak hazkuntza potentzial handia duten proiektuen kasuan, eta gaur bertan hasita eska daitezke lehen deialdian. Epe hau otsailaren 19ra arte egongo da irekita. Ekainean, zehatzago esanda hilaren 4an, laguntza hauen bigarren deialdia irekiko da eta epe hori irailaren 15ean itxiko da.

Enpresa berritzaile berriak sortzeko laguntzei dagokienez esan behar da enpresa berrien osaketako sozietatearen kapitalaren % 30era arte iristen direla, eta abian jartze eta abiaraztearen, lokalaren errentaren, babes intelektual eta/edo industrialaren aholkularitzaren eta marketing planaren emaitzako gastuen % 60ra arte. Laguntza hauek apirilaren 27tik ekainaren 25era arte eska daitezke.
"Bizkaia Sortzailea" programaren barruan, halaber, batez ere ikus-entzunezkoen, bideo-jokoen, diseinuaren eta modaren sektoreei lotutako enpresetan proiektu berriak garatzeko diru-laguntzak ematen dira eta hauen kasuan eskabideak egiteko epea otsailaren 9tik martxoaren 5era arte egongo da irekita. Laguntza hauek proiektu berriaren garapen gastuen % 70era arte finantzatuko dituzte eta, besteak beste, proiektura destinatutako pertsonalaren barruko gastuen % 50era arte.

Azkenik, "Ekintzailetza eta Gizarte-Berrikuntza" programako laguntzak apirilaren 6tik ekainaren 4ra arte eska daitezke, hala gizarte proiektu berritzaileen garapenerako direnak (garapeneko eta enpresa planaren definizioko gastuen %80ra arte iristen dira) nola gizarte enpresa edo erakunde berritzaile berriak sortzeko izango direnak (laguntzekin enpresa abian jartzeagatiko gastuen %60 finantza daiteke, eta negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioaren % 60ra arte).

2012-2015 balantzea.

Legegintzaldiaren hasieran "Enpresa Berriak Sustatzeko Plan" hau abian jarri zenetik 989 enpresa izan dira plan honetan ezarri diren jarduketa hauen onuradunak. Jarduketa horiei esker, halaber, 4.800 lanpostu inguru sortzeko eta mantentzeko aukera egon da enpresek eurek eman dituzten datuen arabera.

Legegintzaldi honetan zehar 227 laguntza eman dira enpresa proiektu berritzaileak garatzeko eta 103 enpresa berritzaile eratzen lagundu da, horien enplegu elkartua, hurrenez hurren, 2.127 eta 358 pertsonakoa delarik. Hori ez ezik, 23 enpresetan kapitala eta finantzaketa injektatu da eta, aldi berean, beste 33 enpresari kokatzeko lekua eskaini zaie Bizkaiko Foru Aldundiak dituen enpresen haztegietakoren baten.

Bizkaia Sortzailea programaren barruan sorkuntzaren arloko enpresen 65 proiektu bultzatu dira eta hiru urtera aurreikusitako enplegu elkartua 681 langilekoa da; programa honetan 5.700 dinamizazio jarduketa baino gehiago garatu dira.

Ekintzailetza eta gizarte-berrikuntzaren atalaren barruan programa honi esker sektoreko 36 proiektu lagundu dira eta enplegu elkartua, hiru urteko iraupenarekin, 312 pertsonakoa izan da.
Eta beste 16 enpresa proiektu, kasu honetan 453 pertsonako enplegu elkartuarekin, izan dira Bizkaiko Foru Aldundiak iaz abian jarri zuen "Bizkaia Digitala: Internet Industriala" deritzon programaren onuradunak.

Amaitzeko, merkataritza dinamizatzeko abian jarri diren ekimenek Lurraldeko 5.847 denda txiki lagundu dituzte eta eskualdeen berraktibazio programen kasuan 200 pertsona prestatu dira eta 107 negozio ekimen abian jartzen lagundu da.