Azpiegitura

Elkartegiak 2015 programa arautzen duen dekretua onartu da

Bertan zehazten da enpresek zer baldintza bete beharko dituzten elkartegietan ezarri ahal izateko eta zer diru-laguntza dagoen haietako instalazioen errentamendurako; 720.000 euroko urte arteko diru-partida egongo da horretarako.

pdf 2015 Elkartegiak Programaren Dekretua 1.10 Mb

pdf Elkartegietarako Sarbidea 138.90 Kb

pdf Errentamenduaren diru-laguntza 137.40 Kb

Bizkaiko Foru Aldundiak onetsi du elkartegien sarearen funtzionamendua arautzen duen dekretua, eta bertan zehazten da enpresek zer baldintza bete beharko dituzten elkartegietan ezarri ahal izateko eta haietako instalazioen errentamendurako ematen diren diru-laguntzak lortu ahal izateko; 720.000 euroko urte arteko diru-partida egongo da horretarako.

Esan bezala, dekretuan zehazten da zer enpresa ezarri ahal izango diren elkartegietan: 50 langile baino gutxiago izan, urtean 10.000.000 eurotik behera fakturatu eta sozietatearen egoitza zein egoitza fiskala Bizkaian duten enpresak. Enpresa berriek zein aurretik dauden enpresek eskatu ahal izango dituzte espazioak elkartegietan. Bigarrenen kasuan, baina, eskatzen dituzten espazioak honetarako erabili behar dituzte: ekoizpen-zentro berri bat irekitzeko, espazio gehiago behar duen ekoizpen-lerro bat martxan jartzeko, ekoizpena edo plantilla handitzeko edo espazio berriak behar dituen I+G+B-ko lerro bat ezartzeko. Hiri-antolamendutik kanpo geratu diren enpresek ere eskatu ahal izango dituzte espazioak elkartegietan.

Enpresek elkartegietako espazioak okupatzeko araubidea erosteko aukera duen errentamendua izango da; aukera hori elkartegian ezartzen direnetik lehenengo urtea betetzen denetik egongo da, Getxo Elkartegian eta Bakio Elkartegian izan ezik (azken horietan, erosteko aukerarik gabeko errentamendua da okupazioaren araubidea).

Kasu guztietan, errentamenduaren gehieneko iraunaldia bost (5) urte izango da; baina, aukera dago epe hori bi aldiz luzatzeko, errentamendu-kontratu berriekin, aldi bakoitzean gehienez ere urtebeterako.

Gainera, errentamenduaren onuradunak diren enpresek ezin izango dituzte hiru industria-pabilioi edo lau bulego-modulu baino gehiago hartu, ez bakarrik, ez talde bereko enpresen bidez.