Azpiegitura

Kudeaketa Aurreratuari buruzko XX. Aste Europarra 2014

Urriaren 27an hasi zen Kudeaketa Aurreratuari buruzko XX. Aste Europarra, eta azaroaren 14ra arte iraun du. Azpiegiturak sozietateak, aurrekoetan bezala, jardunaldi bat egin du Barakaldoko Elkartegian, “Berrikuntza: sormena eta lan sistematikoa” izenburupean.

Xedea beti izan da berbera, hau da, Kudeaketa Aurreratuaren eta Lehiakortasunaren elementuekiko arreta eta sentsibilizazioa indartsu piztuko duten edukiak eta txostenak aurkeztea.

Jardunaldiaren hasieran eta amaieran, Azpiegiturak sozietateko zuzendari kudeatzaile Joseba Ruiz de Loizaga izan genuen gurekin,.

Txostengileak honakoak izan dira: AENOReko Euskadiko Ordezkaritzako zuzendari Luz Enparanza, Acorde Consultingeko zuzendari nagusi Josean Calvo eta Iberdrolako Berrikuntza Zuzendaritzako zuzendariondoko Pedro Martínez.