Azpiegitura

Betarraganen etxebizitzak.

Irekita dago Amorebieta-Etxanon kooperatiba erregimenean eraikitzen hasiko garen Babes Ofizialeko 175 Etxebizitzetarako izena emateko epea. Udaletxetik 200 metrora egongo dira, autobiderako sarbidearen ondoan. 2 eta 3 logelako etxebizitzak izango dira, garajearekin eta trastelekuarekin.

Etxebizitzak eskuratzeko betekizunak:

• Bizkaian erroldatuta egotea.
• Adinez nagusia izatea edo emantzipatuta egotea.
• Jabetzako etxebizitzarik ez izatea.