Azpiegitura

Santurtziko “Balparda AGI-231” Sektorea Birpartzelatzeko Proiektua

Akatsa antzeman da Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 202. zenbakian, 2014ko urriaren 22koan, 22054 orrialde zenbakian, Santurtziko “Balparda AGI-231” Sektorea Birpartzelatzeko Proiektuaren aldaketa eta Urbanizazio Ekintzarako Programaren idazketa eta lan osagarriak kontratatzeko prozeduraren argitalpenari dagokionez.

Beraz, honakoa dioen lekuan:
Arkitektoari eta abokatuari dagokienez, banaka honako baldintzak bete beharko dituzte:

Azken 5 urteotan (2010-2014) plangintza eta kudeaketa dokumentuak idatzi izana.

Proiektuaren zuzendari edo laguntzaile nagusi gisa plangintza lanak eta hirigintza proiektuak gauzatu izana, industriaren edo jarduera ekonomikoen edo antzekoen alorretan, 10 ha edo gehiagoko jarduera-esparruan, 15.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan.

Honakoa esan beharko du:

Azken 5 urteotan (2010-2014) plangintza eta kudeaketa dokumentuak idatzi izana.

Proiektuaren zuzendari edo laguntzaile nagusi gisa plangintza lanak eta hirigintza proiektuak gauzatu izana, industriaren edo jarduera ekonomikoen edo antzekoen alorretan, 5 ha edo gehiagoko jarduera-esparruan, 3.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan.
Hori dela eta, proposamenak aurkezteko epea beste zazpi egunez luzatuko da; beraz, proposamenak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 10ean amaituko da, 12:00etan.

Bilbon, 2014ko urriaren 27an