Azpiegitura

Bizkaiko Foru Aldundiak 25.000 €rainoko kredituak eskainiko dizkie 10 langiletik beherako enpresei.


Imanol100eBIZKAIKO FORU ALDUNDIAK 25.000 EURORAINOKO KREDITUAK ESKAINIKO DIZKIE 10 LANGILETIK BEHERAKO ENPRESEI

Foru erakundeak mikrofinantzazio programa hau jarri du martxan Seed Capital Bizkaiaren bidez, ohiko bide finantzarioen bidez kredituak lortzeko zailtasunei aurre egiteko.
• "Seed Capital Bizkaia Mikro" izeneko erreminta finantzario hau edozein sektoretako (higiezinena eta finantzarioa izan ezik) enpresei zuzendua dago, duela hiru urte baino gutxiago martxan jarri badira.
• Kreditua lortzeko ez dute abal edo bermerik aurkeztu beharko.

Bizkaiko Foru Aldundiak mikrofinantzazio programa bat abiarazi du, 10 langile baino gutxiago dituzten eta duela hiru urte baino gutxiago martxan jarri diren enpresei 25.000 eurorainoko kredituak eskaintzeko. Kasu batzuetan jarduera-aldi hori 5 urtera arte luzatu ahalko da. Kreditu hauek emateko, enpresak ez du abal edo bermerik aurkeztu beharko, ohiko bide finantzarioen bidez kredituak lortzeko zailtasunei aurre egitea baitute helburu.

Seed Capital Bizkaiak kudeatutako programa honen bidez aurten hasita eta 2018ra arte 408 kreditu inguru ematea aurreikusten da. Erdi mailako edo goi mailako ikasketak dituzten gazteei, esperientzia eta/edo prestakuntza egokia duten 45 urtetik gorako pertsonei eta gizarte-baztertze egoeran eta epe luzeko langabezian daudenei dagozkien gehiengo gizarte-kapitala duten enpresa eta merkatal elkarteei zuzenduta dago. Izan ere, kolektibo horiek dira kreditu bat lortu ahal izateko zailtasun gehien izango dituztenak.

"Seed Capital Bizkaia Mikro" programak aktibo finkoetan inbertsioak egitea (lizentziak lortzea eta negozioa abiarazteak dakartzan beste gastu batzuk barne) eta zirkulatzailearen ehuneko jakin bat jotzen ditu finantzatu daitezkeen kontzeptutzat, aipatutako zirkulatzailearen ehuneko hori enpresaren jardueraren araberakoa izango delarik. Jarduera hori edozein sektoretakoa izan ahalko da, higiezinena eta finantzarioa izan ezik. Azken bi horiek finantzabide honetatik kanpo geratzen dira.

Programa hau kudeatzeko, Demaren laguntza izango du Aldundiak. Dema arduratuko da enpresen eskaerak jaso eta horien lehenengo kriba bat egiteaz, "Seed Capital Bizkaia Mikro" programak ezarritako baldintzen arabera eskaerak analisiaren fasera igarotzeko egokiak diren balioetsiz. Bigarren fase horretan kreditua eman aurretik onetsi beharko den txosten bat igorriko da.
Bizkaiko Foru Aldundiak mikroenpresek ohiko bideak erabiliz kredituak lortzeko dituzten zailtasunei aurre egiteko helburuarekin abiarazi du programa hau, finantzazio-erreminta mota hau beharrezkoa dela erakusten duen azterketa bat egin ostean.

650 enpresa aukeratu ziren azterketa hori egiteko, 4.730 enpresak osatutako munduaren ordezkari. Mundu horretan hamarretik seiri asko interesatzen zaie produktu finantzario berri hau (gehien interesaturik daudenak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrietan aritzen direnak dira). Programaren aldeko interesa erakutsi duten enpresen % 84k proiektu berri bati ekiteko lagungarria litzatekeela adierazi du.