Azpiegitura

Lizitazioa ezerezteko erabakia "Gernika Elkartegia"

XEDEA: GERNIKAN “GERNIKA ELKARTEGIA ERAIKITZEKO OBRAREN ZUZENDARITZA FAKULTATIBOA, GOI MAILAKO ARKITEKTO TEKNIKOA ETA SEGURTASUN ETA OSASUNAREN KOORDINATZAILEA KONTRATATZEKO LIZITAZIOA EZEREZTEKO ERABAKIA.

EHAEOk 2014ko uztailaren 21ean aurkeztutako idazkia ikusta, non Gernikan “Gernika Elkartegia” eraikitzeko obraren zuzendaritza fakultatiboa, goi mailako arkitekto teknikoa eta segurtasun eta osasunaren koordinatzailea kontratatzeko lizitazioa ezerezteko eskatzen zen, Azpiegiturak, S.A.U.ren kontratazio organoak hurrengo erabakia hartu du:

ERABAKIA

Lehena.- Kontratazio Batzordearen idazkariak igorritako txostenean oinarrituta, EHAEOk eskatutakoa onartu egiten da eta lizitazio hau ezereztu egiten da.

Bigarrena.- Hartutako erabaki honen berri EHAEOri, hala nola, lizitazio honetan interesa duten orori jakinaraztea eta BAOra bidaltzea bertan argitaratua izan dadin.
Hirugarrena.- Halaber, Kontratatzaile Profilean argitaratzea.

Eta dagozkion ondorioak izan ditzan, aditzera ematen zaizu Bilbon, 2014ko uztailaren 21ean.