Azpiegitura

Zierbenako etxebizitzetarako eskabideak aurkezteko epearen irekiera.

AZPIEGITURAK, S.A.U.k Zierbenako (Bizkaia) San Mames Mendebaldea U.E. Atxiga Egoitzaldean sustatutako toki babeseko hiru etxebizitzetako baten esleipenean interesatuta daudenei eskabideak aurkezteko hilabeteko epea irekiko dela jakinarazten da, idazki honen azken argitalpenetik zenbatzen hasita.

 

SALMENTA PREZIOAK: € BEZ sartzeke.

Cuadroeus

(*) Ezgaitasuna duen pertsonarentzat egokitua

Etxebizitza Esleitzeko Prozesuan sartzeko Baldintzak.

Eskaera egiteko unean ADINEZ NAGUSIA edo adingabe emantzipatua izatea.

ERROLDATZEAK. Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez urte BATEKO antzinatasunarekin.

Eskaera egiteko unean gutxieneko DIRU-SARRERAk edo kapital nahikoa izatea, erosleak dituen ordainketa-beharrizanei aurre egiteko.

ETXEBIZITZARIK EZ IZATEA. Elkarbizitza-unitateko kide bat ere ezin da etxebizitza baten jabe izan, Plegu hau argitaratu den dataren aurreko bi urteetan.

Etxebizitzaren XEDEA hauxe izango da: ohiko bizitegi egonkorra.

ESKAERAK. Hautaketan parte hartzeko, dagokion eskaera bete eta Zinpeko Deklarazio bat sinatu behar da, Plegu hauetan eta udal Ordenantzan eskatzen diren ezaugarriak betetzen dituela esanez, eta AZPIEGITURAK, S.A.U.ren egoitzan aurkeztu. Helbidea: Kanariar Uharteak kaleko 21-2. 48015 BILBO. Eskabide guztien artean etxebizitzak aukeratzeko lehentasuneko hurrenkera zehazteko zozketa egingo da. Zozketa non, noiz eta zein ordutan egingo den eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie banan-banan.

pdf Zierbena Eskaera 82,54 Kb

 

Bulegoko ordutegia 8:00etatik 14:00etara.