Azpiegitura

Inskribatzeko epea zabaldu da, enpresak eta ekintzaileak Bakioko Elkartegi berrian kokatzeko.

BakiotxakoliALDUNDIAK INSKRIBATZEKO EPEA ZABALDU DU, ENPRESAK ETA EKINTZAILEAK BAKIOKO ELKARTEGI BERRIAN KOKATZEKO

Bizkaiko Foru Aldundiak inskribatzeko epea zabaldu du, hori eskatzen duten ekintzaileek eta enpresek Txakolingune eraikineko bigarren eta hirugarren solairuetan kokatuta dagoen Bakioko Elkartegiko instalazio berriek erabil ditzaten. Erabilgarri dagoen azalera osoa 800 metro karratutik gorakoa da, eta Azpiegiturak foru sozietate publikoak zuzenean kudeatzen du hori. Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatuak Batzar Nagusietan 2014ko otsailaren 13an, ostegunean, esan bezala, espazio berri horrek "udalerriko eta eskualdeko dimanizazio ekonomikoari lagunduko dio, Aldundiak sustatutako beste instalazio batzuekin gertatu den bezala, eta enpresak berrabiarazteko eta ekintzailetza bultzatzeko estrategiaren barnean kokatzen da".

Elkartegiak Enpresa Zentroek bulegoak eta lokalak eskaintzen dizkiete Bizkaiko garapen iraunkor eta orekatuari laguntzen dioten enpresa ekimenei alokairu erregimenean. Pertsona eta entitate onuradunak banakako enpresaburuak, merkataritza sozietate sortu berriak edo hedatu edo kokapena aldatu beharra duen aurreko enpresak dira. Epeak, baldintzak eta onurak Azpiegituraken webgunean kontsultatu daitezke.