Bakio
Txakolingune izeneko eraikinean dago, eraikin horrek bai Turismo Bulegoa bai Txakolinaren Museoa hartzen dituela. 2. eta 3. solairuetan 45 eta 84 m2 arteko 7 modulu ditu. Halaber, bilera-gelak ditu.
Ekintzailetzarako areto bat ere badu, enpresa-proiektu bat abian jartzeko behar den azpiegitura guztiarekin.
Azpiegiturakekin errentamendu-kontratu bat egiteko eskubidea ematen du, denbora mugaturako (gehienez, 10 urte), elkartegietan une bakoitzean eskaintzen diren bulego-moduluen gainean.
Ahal dela, izaera berritzaile handia agertzen duten eta honako sektore hauetako bati lotuta dauden jarduerak garatzen dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak sartu ahalko dira:
- Nekazaritza: Ahal dela, Txakolinaren industriari lotutako jarduera berritzailea eta prestakuntzakoa garatzen dutenak.
- Turismoa: enoturismoa, aisia...
- Uretako kirolak: arropa eta osagarriak diseinatu eta egitea, surfa egiteko ekipamendua, itsas kirolak egiteko elementuen fabrikazioa...
Helbidea
Basigoko Bide Nagusia 348130 Bakio(Bizkaia)
Tel: 946 073 700
Fax: 946 073 638
azpiegiturak@bizkaia.eus
