Azpiegitura

Prezio babestuko 12 etxebizitza eta haien eranskinak Lemoizen.

LemoizAzpiegiturak, S.A.U.k Lemoizko SAPU Urizar-2 eremuan prezio babestuko 12 etxebizitza, aparkaleku eta trastelekuak barne salgai edota erosteko aukeradun errentamenduan eskuragai jarri ditu
Etxebizitzetako baten esleipenean onuraduna izan ahal izateko hurrengo betekizunak bete beharko dira:

a) Adinez nagusia zein emantzipatua izatea.
b) Etxebizitza behar izatea.
c) Lemoizko udalerrian, Uribe Kostako Mankomunitateko beste udalerri batean edo, hala denean, Bizkaiko beste edozein udalerritan erroldatuta egotea.
d) Gehienezko eta gutxienezko diru-sarrerak.
e) Etxebizitza eskrituratzea eta berau okupatzea.
f) Esleitutako etxebizitzan ohiko bizitegi eta bizitegi iraunkorra finkatuta izatea.

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Lemoizeko Udalean. Aipatu eskabidean etxebizitza erosteko lehentasuna edota erosteko aukeradun errentamenduaren bidez eskuratzeko aukeran berariaz adierazi beharko da.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da “Bizkaiko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. (2014eko urtarrilaren 8ko BAO).

SUSTAPENA 

pdf Hitzarmena Lemoiz 1.90 Mb

pdf Eskaera 122.25 Kb