Azpiegitura

Toki babeseko 24 etxebizitza eta beraien eranskinak Lanestosan.

LanestosaAzpiegiturak, S.A.U.k toki babeseko 24 etxebizitza eskuragai jarri ditu Lanestosako udalerrian erosketa zein erosteko aukeradun errentamenduaren bitartez eskuratzeko. Etxebizitzak Enkarterrietako Hiribilduaren hirigunean kokatuta daude eta guztiek aparkaleku eta trastelekua dute.

Etxebizitzetako baten esleipenean onuraduna izan ahal izateko hurrengo betekizunak bete beharko dira:

a) Adinez nagusia zein emantzipatua izatea.
b) Etxebizitza behar izatea.
c) Erroldatuta egotea.
d) Gehienezko eta gutxienezko diru-sarrerak.
e) Etxebizitza eskrituratzea eta berau okupatzea.
f) Esleitutako etxebizitzan ohiko bizitegi eta bizitegi iraunkorra finkatuta izatea.

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Lanestosako Udalean. Aipatu eskabidean etxebizitza erosteko lehentasuna edota erosteko aukeradun errentamenduaren bidez eskuratzeko aukeran berariaz adierazi beharko da.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da “Bizkaiko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

pdf BOB 14 DE MAYO DE 2013 90,38 Kb