Azpiegitura

Ekonomia Sustatzeko Sailak 2013an 72,4 milioi euroko aurrekontua izango du

Pradales100ALDUNDIAK APUSTUA EGIN DU GAZTEEN ENPLEGUAREN, EKINTZAILETZAREN, BERRIKUNTZAREN ETA BIZKAIKO ENPRESEN NAZIOARTEKOTZEAREN ALDE.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak 2013an 72,4 milioi euroko aurrekontua izango du. Kopuru hori, % 2ko murrizketa erreala da 2012ko aurrekontuarekin alderatuta.

Zehazki, murrizketa 7.536.000€-koa da guztira, % 9,4 2012arekin alderatuta, baina Bizkaiko Foru Aldundiak kirol profesionalari (Athletic, Gescrap, Euskadi Txirrindularitza Fundazioa, etab.) kenduko dizkion laguntzak (6,1Milioi €) deskontatu ostean, emaitza da Ekonomia Sustatzeko Sailaren aurrekontuaren murrizketa erreala 1,4 milioi eurokoa dela, % 2 2012arekin alderatuta.


LEHENTASUNAK

Ekonomia Sustatzeko diputatu Imanol Pradalesek Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean egindako agerraldian azaldu duenez, sail honek aurrekontua diseinatzean hiru estrategiari eman die lehentasuna: ekintzailetzari, berrikuntzari eta Bizkaiko enpresen nazioartekotzeari, alegia, baita pertsona gazteen artean enplegua sustatzeari ere.
1.Ekintzailetza:
  % 30 hazi da Autoenplegua Sustatzeko programa. 2012ko aurrekontuko 4 milioi eurotik 2013ko 5,2 milioi eurora igo da; aurrekontu horrekin, zenbatespenen arabera, Bizkaian 1000 enpresa berri sortuko dira, eta horien erdia gazteek sustatuak. Imanol Pradalesek azaldu duenez, "handitze garrantzitsu horren bidez beren lanpostu propioa sortzea erabaki duten pertsonen eskari handiari erantzun nahi diogu".
  Alde ekonomikoan indartu egingo dira enpresa berritzaileak sortu eta garatzeko programak:
  2,7 milioi euro teknologikoko berritzaileak diren enpresa berriak sortzeko eta lehendik daudenak garatzeko.
  1,1 milioi euro enpresa sortzaileak sortu eta garatzeko. (Bizkaia Sortzailea 2012 Programa: 650.000€)
  400.000€ gizarte berrikuntzaren arloko enpresen sorrera eta garapeneko programa berri baterako. Laguntzen dekretu berri bat egingo da enpresa proiektuen lanketa, enpresen sorrera eta enpresen barruko proiektu eragileen abiaraztea babesteko, gizarte eremua, hirugarren adina, arlo sozio-sanitarioa, etab. xede badituzte, eta gizarteratzeko zein laneratzeko zailtasun handiak dituzten taldeei on egiten badiete.
2. Berrikuntza:
Ekonomia Sustatzeko aurrekontuaren partidarik garrantzitsuena da: 19,2 milioi euro, sailaren aurrekontu osoaren % 26,52.
  Berrikuntza Estrategikoko Fondo berria sortuko da. 4 milioi euro dituen fondoa da, erakunde arteko lankidetza eskatzen duten proiektu eragile eta estrategiko handiak finantzatzeko.
  Indartu egingo dira berrikuntza teknologikoko proiektuei laguntzeko programak eta enpresa txiki eta ertainen kudeaketakoak, baita berrikuntzarako lankidetzaren arloko proiektuetakoak ere. 15,2 Milioi euroko guztira.
3. Bizkaiaren nazioartekotzea eta Kanpoko sustapena:
  Bizkaiko enpresak nazioartekotzeko laguntzak hirukoiztu egingo dira. 2012ko aurrekontuaren 1,7 milioi eurotik 2013ko 4,7 milioi eurora igoko da.
  Gainera, Ekonomia Sustatzeko Sailak beste 4,7 milioi euro (aurrekontuaren % 6,49) erabiliko du Bizkaiko turismo industria sustatzeko, legegintzaldi honetarako ezarritako helburuen lorpenean aurrera egite aldera: sektorearen eragin ekonomikoa handitzea, turismo industriaren lehiakortasunari pizgarria ematea eta turismoaren funtsezko adierazleak hobetzea.
4. Gazteen Enplegua:
Ekonomia Sustatzeko Sailak, gainera, 2013rako aurrekontuan Bizkaiko pertsona gazteen prestakuntza eta enplegurako laguntza azpimarratu ditu. Modu horretan, ekintzailetzari laguntzeko programa guztietan, pertsona gazteen aldeko diskriminazio positiboa egingo da, zenbateko handiagoak dituzten laguntzak jasoko baitituzte. Gainera, berariazko partida batzuk nabarmentzekoak dira, adibidez honako hauek:
  1.975.000€ Bizkaiko enpresetan pertsona gazteen kontratazioa sustatzeko.
  1.066.000 atzerriko hobekuntzako beka eta programetarako.
  247.000€ espezializazio geletarako. Honako hauek dira gela horiek: makina-erremintako gela bat, gela bat ingeniari aeroespazialentzat eta hirugarren bat ingeniari aeronautikoentzat.

Azpiegitura Ekonomikoak
Gainera, 2013an, 15,6 milioi euro (aurrekontuaren % 21,55) erabiliko dira hainbat azpiegitura ekonomikotako inbertsiorako, adibidez industrialdeetarako, enpresa haztegietarako, industria lurzoruaren kudeaketarako, etab.