Azpiegitura

Zabalik dago izena emateko epea: erosteko aukera duen alokairuko etxebizitza eskuratzeko

Zabalik dago izena emateko epea: erosteko aukera duen alokairuko etxebizitza eskuratzeko.

Etxebizitza eskuratzeko bidea erraztu nahian, eta daukagun egoera ekonomikoa eta bankuen finantziazioa lortzeko zailtasuna kontuan hartuta, Azpiegiturak-ek hitzarmen bat sinatu du Areatza, Etxebarria, Ereño, Munitibar, Nabarniz eta Güeñeseko Udalekin. Hitzarmen horren arabera, erosteko aukera duten alokairuko 103 etxebizitza jarriko dira herritarren eskura.