Azpiegitura

BILBAO ARENA BRITAINIA HANDIKO ARKITEKTURAREN RIBA SARIA

Britainiar Arkitektoen Errege Institutuak (RIBA, bere ingelesezko siglen arabera) ezagutzera eman du haien urteko proiektu sarituen zerrenda eta horien artean Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arena kiroldegia dago.

Sariak 59 eraikini ematen zaizkio. Horietatik berrogeita hamar Erresuma Batuan daude eta bederatzi baino ez haien mugetatik at. Aurten sarien artean hurrengoak aurki daitezke: Siziliako egur kontratxapatuzko etxebizitza, 150.000 € balio duena, London 2012ko estadio olinpiarra eta Oxfordshireko (Erresuma Batua) operaren pabilioi desmuntagarria.

Bilbao Arena Idom euskadiko arkitektura eta ingeniaritza taldeak egindako eraikina da. Kultura eta aisiarekin zerikusia duen edozein ekitaldi eskaintzeko prestatuta dagoen eta 8.500 pertsonentzako edukiera duen Kirol Jauregia da eta lehen burdinazko meategiak zeuden lursailen gainean eraikita dago.

Epaimahaiak eraikinaren estetika goraipatu du, zuhaitzen basoa irudikatzen duena eta, batez ere, proiektuak zeukan aurrekontu eskasa. “Bost izarretako hotelaren glamour eta lasaitasuna duen leku publikoa da” adierazi du epaimahaiak.

Sariak arkitektura munduaren garapena onartzen saiatzen dira eta herstura garaian ere “gure bizitzaren beharrak islatzen dituzten eraikin adimendunak eta kalitate handikoak” aurki daitezkeela islatzen dute. Hurrengo uztailaren 23an, 59 eraikin sarituen artean sei aukeratuko dira urriaren 13an emango den Stirling 2012 sari ospetsuaren hautagai izango direnak.