Azpiegitura

Bizkaiko Foru Aldundiak 363.086 metro karratuko azalerako industri lurzorua du enpresen eskura.

Gislur100• Foru erakundeak, Bilboko Merkataritza Ganberarekin lankidetzan, abian jarri du Gislur plataforma informatikoa. Plataforma honek aukera ematen du lurzatien kokapenari eta ezaugarriei buruzko kontsultak egiteko, horrela, enpresa bakoitzarentzat kokapenik egokiena bilatzeko.

• Industri lurzoruaren eskaintza honekin batera Bizkaiko Aldundiak prest eta erabiltzeko moduan ditu bulegoen 82 modulu eta 52 industri pabilioi Lurralde Historikoko Elkartegietan.

Bizkaiko Foru Aldundiak 363.086 metro karratuko azalera duen industri lurzorua du, Lurralde Historikoko toki desberdinetan, beharrizana duten enpresentzat; eskaintza hori Azpiegiturak,  Ekonomia Sustatzeko Sailaren pentzudan dagoen sozietate publikoaren bidez kudeatzen da. Eskaintza hau Bizkaiko Elkartegi batzuetan dituen bulegoen 82 moduluen eta 52 industri pabilioien eskaintzaren osagarria da. Helburua kokapen fisikoa behar duten enpresei erantzuna ematea da, hala oraintsuko sorkuntzakoak direlako nola egoitza aldatu nahi dutelako edo zabalkuntza geografikoko fase bati ekin beharra dutelako.

Une hauetan Bizkaiko Aldundiak  218.670 metro karratu ditu merkaturatze fasean  lau toki edo alde desberdinetan:

  • Boroa Industrial; bertan  bi lurzati daude salgai eta horien azalera gordina 34.500 metro karratukoa da.
  • La Rondina poligonoa (Orduña); poligono horrek 26 lurzati industrial ditu, eta beste 7 lurzati hirugarren sektoreko erabileretarako. Guztira 135.000 metro karratu ditu.
  • Ispaster Basokoetxe; bertan 11 lurzati industrial merkaturatzen dira eta azalera gordina 43.203 metro karratukoa da.
  • Eta Muñanesen, Turtziozen, hiru lurzati industrial merkaturatzen dira eta horien azalera gordina 5.967 metro karratukoa da.

Horiek ez ezik, aldi berean foru erakundeak industri lurzoruko beste 144.416 metro karratu ditu, baina jarduketa fase desberdinetan daudenak, eta  aurki jarriko direnak salgai. Hori da, adibidez, Erandioko Asua Sakoniko E1 sektorearen kasua; toki horretan 82.142 metro karratuko azalerako lur batzuen Plan Partzialaren tramitazioa kudeatzen ari dira. Fase aurreratuago baten, Erandioko udalak egin behar dituen  urbanizazio obra batzuen lizitazioaren zain,  Playabarri D industri sektorea dago eta azken horretan Bizkaiko Foru Aldundiak 10.274 metro karratuko azalera eraikigarria du. Trapagaranen, kasu honetan ere udalak Plangintza Orokorra  tramitatzearen zain, behinola Conelec-en jabetzakoak izan ziren lurrak daude, guztira 50.000 metro karratuko azalerako lurzoru urbanizagarri industriala.

Industri lurzoruaren eskaintza ez da hor amaitzen eta kontuan hartu behar dira Bizkaiko Foru Aldundiak bere sozietate parte hartuen bidez egiten dituen jarduketak. Multzo horretakoak dira Sestao Bai (une hauetan 125.000 metro karratu urbanizatzen ari dena La Naval-aren ondoan), Ibarzaharra (168.941 metro karratuko  poligono baten urbanizazio proiektua ari da idazten) eta Burtzeña Enpresa Parkea.

PLATAFORMA INFORMATIKOA

Eskaintza hau era erabat eguneratuan ezagutzea  oso erraza izango da aurrera antzean. Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Merkataritza Ganberarekin lankidetzan, Gislur (www.gislur.com) plataforma informatikoa garatu du; plataforma horrek  eskuragarri dauden lurzatien katalogoa du eta, besteak beste, horien azalera eta kokapenari buruzko datuak ematen ditu. Era horretan plataforma horren pertsona erabiltzaileak bere beharrizanen araberako kokapenik egokiena aurki dezake.

Hori ez ezik, Gislur plataformak enpresen bilatzaile moduan balio du,   Bilboko Merkataritza Ganberak duen informazioarekin eta enpresek eurek ematen dutenarekin sortu den datu basea duelako.

Plataforma informatiko honek eragingailu  mugikorretarako aplikazioa du (Android  eta  Apple), eta aukera ematen du horien bitartez plataformak duen informazio guztira iristeko eta horrela areagotu egiten da sistemaren erabilgarritasuna.

ELKARTEGIAK

Lurzoru industrialarekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak enpresentzako modulu industrialak eskaintzen ditu Elkartegiak Egitarauaren bidez.  Gogoan eduki behar da Egitaraua 1985 urtean jarri zela abian eta bere barruan 15 elkartegi eraiki direla; edo, beste era batera esanda, enpresen eskura jarri dira 482 modulu, azalera eraikiari dagokionez  100.000 metro karratutik gorako azalerarekin. Horretarako egin den inbertsio metatua 80 milioi eurokoa da.  Ahalegin horri esker 500 enpresa baino gehiago dira Elkartegien instalazioetatik igaro dienak, eta 3.000 enplegutik gora sortu dira.

1985etik  164 modulu saldu zaizkie 105 enpresari, baina Elkartegien erabiltzaileen artean, batez ere azken urte hauetan,   krisiaren ondorioz espazio horien erosketan inbertitzeko beharrezkoa den finantzaketara iristeko zailtasunak areagotu egin direlako eta, halaber, etorkizuneko egoera ekonomikoari buruzko dudak hazi egin direlako,  arrakastarik gehien duen modalitatea errentamendua da.

Ildo horretatik moduluen gaur egungo eskaintzaren, hala bulegoenak nola industrialak, ardatza denbora mugaturako errentamendua da (3  eta 7 urte artekoa), Elkartegian egiten den lehen urtetik aurrera erosketa-aukera ematen duena, alegia.

Gaur egun funtzionamenduan 9 Elkartegi daude; bulegoetarako 201 modulu dituzte, eta  111 pabilioi industrial. Horietariko asko, % 57, enpresek okupatuta daude eta, ondorioz, gaur egun mota horretako kokapenen enpresentzako eskaintza bulegoen 82 modulukoa eta industrialak diren beste 52koa da.

Elkartegien funtzionamenduari esker zilegi da okupatzen dituzten enpresak txandaka aritzea; iaz txandakatze horren ondorioz enpresen 34 sarrera egon ziren, eta 28 baxa.