Azpiegitura

Azpiegiturak, S.A.U.ren garbitzeko zerbitzua.

2012ko urtarrilaren 17an “AZPIEGITURAK, S.A.U. FORU SOZIETATE PUBLIKOAREN ELKARTEGIAK ETA EGOITZA NAGUSIA GARBITZEKO ZERBITZUA KONTRATATZEKO” lizitaziorako eskaintzak aurkezteko epea bukatu egin da. 

Administrazio Baldintza Partikularren Pleguan jasotakoarekin bat etorriz, hauexek dira  Kontratazio Batzordeak (A) gutunazaleko, 8.2.- A Gutunazala: Dokumentazio Orokorreko edukian aurkitutako konponbidea duten akatsak:

* Eulen taldea

  • ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak aurkeztu behar ditu.
  • Administrazio baldintzen pleguko VI. ERANSKINA behar bezala beteta  aurkeztu behar du.

Erreferentziako lizitazioko Administrazio Baldintza Partikularren Pleguan jasotakoaren arabera eta horren gainean egiten den edozein jakinarazpen (ahozkoa, telematikoa, etab.) alde batera utzita, lizitatzaileak hiru lanegun izango ditu, hots, 2012ko urtarrilaren 20ra arte, antzemandako akatsak edota zabarkeriak konpontzeko. Kontratazio Batzordeak antzemandako akatsok, okerrak edota zabarkeriok aipatu epean ez konpontzeak lizitazio prozeduratik at geratzea ekarriko du.