Azpiegitura

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduak 3, duela 65 urtetik hona egin ohi den bezala, eta hori horrela izanik nork bere lana egin behar du Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da.Euskararen nazioarteko eguna

Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos erakundearen baitan sortutako eta gure herriaren mapa soziokultural eta politikoa osatzen duten bestelako erakundeek bultzatutako ekimen honek oihartzun handiagoa hartu du urteekin, gure lurraldean ez ezik, mugaz bestaldera ere. Euskararen Nazioarteko Eguna munduan zehar sakabanatutako Euskal Etxeekiko anaitze-eguna da.

Azpiegiturak, S.A.U.n uste dugu kultur aniztasun eta identitate ugari eta konplexuen aro honetan gure Herriak dituen altxorren artean, unibertsaltasunari eskain diezaiokeen oparirik baliozkoena gure hizkuntza dela. Antzinako hizkuntza, baina hala ere hizkuntza bizia. Denon hizkuntza denontzat. Horregatik guztiagatik gure erakundeak ekimen honekin bat egiten du eta Euskararen Nazioarteko Egun zoriontsua opa dizue.