Azpiegitura

Conocenos

Kirolgintzan

Sozietate hau 2001ean eratu zen lehenengoz, Meaztegi, S.A. (Pertsona Bakarreko Sozietatea) izen sozialarekin. Gero, 2006ko apirilean, izena aldatu eta Kirolgintzan, S.A. (Pertsona Bakarreko Sozietatea) bihurtu zen.

Sozietatearen xede soziala honakoa zen: Bizkaiko Foru Aldundiak hartutako akordioetatik eratorritako kirol, aisialdi edo kultur jardueretarako edozein azpiegitura, ekipamendu, instalazio, zerbitzu, eraikuntza gune edo ondasunen Plangintza egitea, proiektuak prestatzea, eraikitzea, zaintzea, mantentzea eta ustiatzea.

Azken urteotan honako hauen eraikuntzan hartu du parte: Miribillako Pilotalekua eta Kirol Etxea, Miribillako Kirol Jauregia eta Kiroldegia, eta Meaztegi Golf delakoan.