Azpiegitura

Conocenos

Bizkailur

Bizkailur, S.A. 1990 urtean eratu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa finantza-erakundeak; 1999ko uztailean, Pertsona Bakarreko Sozietate Anonimo bihurtu zen, eta Bizkaiko Foru Aldundia da haren jabe bakarra.

Sozietate horren xede soziala industria, etxebizitza eta zerbitzuetarako lurzorua sustatzea zen; lurra erosi eta sustapena egitea eta industrialdeak nahiz bizitegi guneak urbanizatzea eta kudeatzea; enpresa-instalazioak egokitzea, lurzoruaren sustapen publikorako jarduera berriak egin ahal izateko lekuak identifikatzea; enpresak erakarri eta berton kokatzea, eta Bizkaiko Lurralde historikoan lurzoruaren eskaintza hobetzeko beste edozein jarduera interesgarri.