Azpiegitura

Conocenos

Bideak

BIDEAK BIZKAIKO BIDEAK S.A. enpresa publikoa 1996an eratu zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzako azpiegiturak eraiki, hornitu eta kudeatzeko. Bide-azpiegituren arloan hasi zen lanean eta apurka-apurka gizarte-azpiegituretara bideratuz joan da; azken urteotan arlo horretakoa da egiten dituen ia jarduera guztia.

Parte hartu duen bide-azpiegiturei dagokienez, honako hauek aipatu daitezke:

  • Mungiako saihesbidea
  • Txorierriko Korridorea: Larrabetzu-Erletxe bide-zatia. Derio – Larrabetzu bide-zatia
  • Ibarrekolandako lotura eta Deustuko beheko saihesbidearen konexioa
  • Gernika –Lumoko saihesbidea
  • Gurutzetako aldageltokiaren birmoldaketa
  • Larrabetzuko saihesbidea
  • Ugaldebietako zerbitzugunea

Luzeegia litzateke Sozietateak parte hartu duen gizarte-azpiegitura guztien aipamena egitea; izan ere, udalerri askotan garatu ditu adineko pertsonen edo urritasunen bat dutenen ongizaterako ereduak.  Hala ere, modalitate hauetan multzokatu daitezke, erabiltzaile-taldeen arabera:

  • Urritasuna duten pertsonentzako eguneko zentroak
  • Urritasuna duten pertsonentzako egoitzak
  • Mendeko pertsona nagusientzako eguneko zentroak
  • Mendeko pertsona nagusientzako egoitzak
  • Mendeko pertsona nagusientzako egoitzak, eguneko zentroa dutenak